Noticias de Gipuzkoa eta Grupo Noticias-ek bat egin dute gizarteak ikurrinaren inguruan egindako proposamenarekin, koronabirusaren krisiak eragindako une latz hauetan Euskadiko sektore guztien ahalegin partekatua aldarrikatzeko.

Sare sozialak: #IKURRIÑAETXEAN

Nola? Zuen parte-hartzea nahi dugu. Denon elkartasun ikur bateratzailetzat gure ikurrina agertzen den argazkiak eta bideoak bidaltzea proposatzen dizuegu #ikurriñaetxean traolaren bidez. Jasotako irudi guzti horiekin mosaiko handi bat sortuko dugu.

Argazkiak nora eta nola bidali

Parte hartzeko, gure helbide elektronikora (internet@noticiasdegipuzkoa.eus) ikurrinarekin pasatako une hunkigarri baten argazki bat bidali behar diguzu: jaietan, kirol ekitaldietan, Korrikan, mendian, Realarekin, koadrilarekin, gurasoekin...; eta egungoa ere izan daiteke: zure etxeko balkoian zintzilik, oporretako azken bidaian, ospakizunen batean... Denak dira balekoak.

Bideo bat ere bidal diezagukezu, ikurriña soinean daramazula, aurpegian margotuta, abesti bat kantatzen...

Eta ezin ahaztu Euskaditik kanpo bizi zaretenok. Munduan zehar barreiatutako milaka euskaldun horietakoa bazara, zauden lekuan zaudela, pozik jasoko genuke ikurrinarekin ateratako une bereziren baten erretratua.

Doako harpidetzak

Parte-hartzaileen artean kiosko digitalerako hilabeterako doako 10 izen-emate zozketatuko ditugu, gure egunkariaren informazio guztia eskura izateko.

Zuek bidalitako material grafiko guztia NOTICIAS DE GIPUZKOAren webgunean argitaratuko dugu; baita Facebook, Twitter eta Instagram sareetan ere: @notgip.

Euskal gizarte osoari zabaldu nahi diogun ekimen hau, datorren igandean amaituko da, apirilaren 12an, paperean, webgunean eta Onda Vascan egingo den jarraipen bereziarekin