donostia - Gerra Zibilean eta ondorengo diktaduran, ustez, Estatu osoan 114.000 pertsona inguru desagertu omen ziren. 80 urte pasa direnean, biktima horien guztien ehuneko txiki bat baino ezin izan da berreskuratu edo identifikatu: azken hamabost urteetan, gutxi gorabehera, 9.000 biktimaren gorpuzkiak berreskuratu dira, 700 hobi komunetatik (2.000 inguru daudela uste da).

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek Gerra Zibileko eta diktadurako hainbat hobitik ateratako 525 giza gorpuzkiren identifikazio genetikoa egiteko erabili dituzten analisi-prozedurak argitaratu dituzte.

Taldeak identifikazio teknikak optimizatu egiten ditu, senideekin konparatuz. Hamar urteko ibilbidean, taldeak 137 giza hondakin identifikatzea lortu, eta beste 297 pertsonaren profil genetikoa zehaztu ahal izan du.

Urte horiek igaro ahala, eta laginak hondatzen joan direnez, metodo konbentzionalak ez dira behar bezain baztertzaileak pertsona ezezagun horien guztien gorpuzkiak identifikatzeko. Analisi genetikoa oso tresna eraginkorra da biktima horiek identifikatzerako orduan.

EHUko BIOMICs ikerketa taldeak hamar urte daramatza desagertutako pertsona horiek identifikatu nahian, Gerra Zibileko eta ondorengo diktadurako hainbat hobitik ateratako gorpuzkien hezurretako eta hortzetako laginen azterketa genetikoaren bidez, eta baita senideen DNArekin alderatuz ere.

kasu bakoitza, ezberdina "Behin hobitik ateratako gorpuzkien DNA lortu ondoren, markatzaile genetiko zehatz batzuk ikertzen ditugu, aztertu nahi dugun ahaidetasun harreman motaren arabera", azaldu du Miriam Baeta EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko BIOMICeko ikertzaileak.

Gorpuzkien profila edo informazio nahikoa lortzea izaten da analisi genetiko horien helburua; gero, haien senideen profilekin edo desagertuen senideen DNA bankuko datu basearekin alderatu ahal izateko, edota, bestela, datu basean gordetzeko, senideen profil gehiago eskuratu zain.

Kasu bakoitza ezberdina da: "Esate baterako, aitaren bidetik aztertu nahi badugu kromosoma aztertzen baitugu. Eta amaren bidea ikertzeko berriz, DNA mitokondrialaren bidez aztertzen dugu", azaldu du Baetak.

Identifikazio lanak duen konplexutasuna agerian utzi nahi izan du ikertzaileak, "izan ere, DNA post mortem delakoaz ari garelako, askotan oso degradatuta iristen dena eta profil genetiko osoa lortzea nekeza izaten delako. Identifikazioa edo kointzidentzia askoz errazago frogatzen da zenbat eta markatzaile gehiago aztertu. Gainera, kasu askotan ez ditugu familia-kide egokiak izaten, jada ez baitago behar bezain hurbileko seniderik; edota lortzen ditugun markatzaileak ezin direlako senideen DNA laginekin alderatu ", gaineratu du ikertzaileak.

Halere, Baeta baikor agertu da: "Teknologiaren aurrerapenari esker gero eta markatzaile txikiagoak azter ditzakegu, analisian arrakasta izateko probabilitate handiagoa dutenak, txikiagoak direnez degradazioa errazago ekiditen dutelako".

Ikertzaile talde hau Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera dabil ikerketak horiek egiten.

Euskadi. Solo cuatro comunidades autónomas tienen banco de ADN de víctimas de la Guerra Civil y del franquismo: Comunidad Autónoma Vasca, Nafarroa, Andalucía y Catalunya. El resto carecen de planes de identificación genética de restos humanos localizados en fosas y cunetas. El Estado español carece de un banco público de ADN, a pesar de ser uno de los países con más desaparecidos forzosos.

Cotejo con los restos óseos. El perfil genético es clave para la identificación de los restos humanos. El banco de ADN coteja las muestras con los restos óseos recuperados en intervenciones arqueológicas.