- Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak gogor hitz egin zuen atzo bere herrialdea NATOn sartu ez izanaren inguruan. Bere esanetan, otsailaren 24an lehertu zen Errusiaren inbasioa hasi aurretik Aliantza Atlantikoko kide izan balira, ez omen zen gerrarik izango. "Akats larria izan zen NATOk Ukrainari lehenago lekurik ez egitea", adierazi zuen Zelenskik, Sciences Po izenarekin ezaguna den Parisko Ikasketa Politikoen Institutuko ikasleen aurrean modu telematikoan egindako parte hartzean.

Buruzagi ukrainarraren iritziz, bere herrialdea Aliantza Atlantikoaren egituran sartzeak gainerakoei mesede eta indar egingo lieke, bere armadak gaitasuna baduela ongi erakutsi duelako dagoeneko gerra honetan.

Ukrainako estatuburuak argi utzi zuen "Ukrainak berea dena, bere lurraldea, berreskuratzen duenean soilik amaituko dela" gatazka, eta bere herrialdearen eta Errusiaren artean ez dagoela distantziakidetasunik: "Errusiak piztu du Ukrainaren aurkako gerra, eta guk erantzun egin dugu".

Zelenskiren iritziz, "Buxako gertakariekin, Mariupolekoekin eta ankerkeria berri bakoitzarekin", ustez gerra-krimenak egin diren Errusiako Armadak suntsitutako hiriak aipatuz, "gutxitu egiten dira modu diplomatikoan negoziatzeko eta konponbidea lortzeko borondatea eta aukerak".

Ikasleen aurrean egindako hitzaldian kexa adierazi zuen Zelenskik, bere herrialdea Europar Batasunean (EB) sartzeari buruzko promesaren zehaztasun faltagatik, eta argi esan zuen ezin dutela ziurgabetasunean egon etengabe.

"Ukraina eskubide osoz da herrialde europarra, Europar Batasuneko herrialdeak errespetatzen ditu eta errespetu berbera zor zaio. Ukraina Europako komunitate politikoan onartu eta, aldi berean, urrunean mantentzea, familia-afari batera gonbidatu eta baina aulkirik ez jar-tzea bezalakoxea da", adierazi zuen agintari ukrainarrak, eta ezin argiago adierazi zuen hartu-eman telematiko horretan, ezin dela Ukraina EBn onartu eta, aldi berean, sartzen ez utzi: "Ezin gara etengabeko ziurgabetasunean egon. Urte luzetan elkarrekin bizi den bikote batean batak besteari ezkonduko direla agintzea bezalakoa da hori. Promesa hutsala besterik ez, eta ziurgabetasuna ezartzen da".

Halaber, ikasleen galderei erantzunez, Errusia negoziazio mahaian eseri behar dela azpimarratu zuen Zelenskik, "zigorra saihestezina" izango dela ulertarazi, eta egiten ari den kalte horrek guztiak "hondamendia ekarriko duela" herrialde horrentzat.

Errusiarentzako prebentziozko zigorrak eskatu zituen arma nuklearrak erabili ez ditzan, eta ukrainar desplazatuen olatua aldi baterakoa dela adierazi zuen, jende andana horren "%95ek" berriro etxera itzuli nahi duelako ahal bezain laster.

"Ez da abertzaletasun kontua. Gizon eta senarrenganako maitasun kontua da. Gizonezkoak Ukrainan geratu dira, eta emakumeak eta haurrak joan dira. Aldi baterako lekualdatutako pertsonak dira. EB ez dadila immigrazio iraunkorreko olatu handi baten beldur izan", esanez amaitu zuen Ukrainako presidenteak.

l Petición conjunta. Eslovaquia y Polonia acordaron ayer en Bratislava promover juntos ante los socios europeos más escépticos la candidatura de Ucrania para que pueda entrar en la Unión Europea. "Para el futuro y las perspectivas de Europa, y de la paz en Europa, es importante abordar la posición de Ucrania en cuanto a su estatus de país candidato", dijo la presidenta eslovaca, Zuzana Caputova, tras un encuentro con su homólogo polaco, Andrzej Duda.

l Hoja de ruta. Eslovaquia, que al igual que Polonia comparte frontera con Ucrania, propuso en la pasada cumbre informal de líderes europeos de Versalles una hoja de ruta para que Ucrania pueda adherirse a la UE en un plazo de cinco años. Caputova agradeció también a Duda que Polonia haya aceptado vigilar el espacio aéreo eslovaco.