Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Aste osoko omenaldia egingo dio Oriok Jorge Oteizari

Karkara kultur taldearen 30. urteurrena dela eta, Oteiza Astea antolatuko dute urriaren 15etik 21era

2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Oteiza Astea aurkezten, haren Pietatea-ren erreplikarekin.

Oteiza Astea aurkezten, haren Pietatea-ren erreplikarekin.

Galería Noticia

Oteiza Astea aurkezten, haren Pietatea-ren erreplikarekin.

ORIO- Astelehenetik igandera bitartean, Oteiza Astea ospatuko da Orion Karkara kultur taldearen eskutik. Egitasmo hau alde batetik taldea beraren 30. urteurrena ospatzeko egingo dituzten ekintza sortaren barnean kokatzen da, baina bestetik urriaren 21ean Oteiza beraren 110. urtebetetzea izanik, ‘Oteiza 110’ programa garatu dute Udalarekin elkarlanean. Horrela, hainbat kultur jarduera antolatu dituzte aste osorako.

Alde batetik, asteartean Oskar Alegria kazetari eta zinemagileak eta Bernardo Atxaga idazleak Oteizaren inguruko solasaldia eskainiko dute Arraunetxean, harekin partekatutako esperientziak gogora ekarriz. Bestetik, urriaren 20rako egun osoko irteera antolatu dute. Altzuzako Oteiza Museora joango dira eta ondoren Iruñan bazkalduko dute, Aldapa elkartean. Arratsaldez itzuliko dira Oriora eta bertan parte-hartu nahi duenak asteartea baino lehen eman beharko du izena (943 831 527 edo 688 857 305 telefono zenbakietara deituz edo karkara@karkara.com helbidera idatziz). Urriaren 21ean ikuskizun berezia eskainiko du MugMus taldeak Herriko Plazan: Esku Harriak: Oteizaren (h)ariaizenekoa, dantzaz, bertsoz eta musikaz osatuta egongo da.

Karkara taldeak datorren ekainean beteko ditu 30 urte eta beraz ikasturte osoan zehar antolatuko dituzte ekimenak. Oteiza Asteari begira, herritarrei ekitaldi guztietan parte hartzeko deialdia egin nahi izan diete, “Orion jaio eta nazioarte mailan ezaguna den artista ezagutzeko aukera aproposa” izango delako, haien hitzetan. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902