Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Estreinatu da fabrikazio aditibo industrialen masterra

Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-lortek enpresak abian jarritako ikasketetan bederatzi lagun daude

2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Masterreko ikasleak irakasleekin batera, Goierri Eskolan.

Masterreko ikasleak irakasleekin batera, Goierri Eskolan.

Galería Noticia

Masterreko ikasleak irakasleekin batera, Goierri Eskolan.

ordizia- Guztira bederatzi lagunek, lau emakumezkok eta bost gizonezkok, osatzen dute Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterraren lehenengo promozioa. Ordizian kokatuta dagoen Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitateak eta IK4-Lortek enpresak elkarlanean jarri dute masterra martxan. Duela hilabete batzuk aipatu zuten Goierri Eskolatik eskaintza hau abian jarriko zutela, eta orain, errealitatea bihurtu da.

Batez ere, profil mekanikoa edo antzerakoa duten graduatu edo ingeniari teknikoei eta fisikan eta kimikan graduatutakoei zuzenduta dago master berri hau eta fabrikazio aurreratuan konpetentziak eskura-tzeko dago planteatuta, bertan teknologia, material eta diseinu metodologia ezberdinak ezagutzeko aukera izango baitute bederatzi ikasleek.

praktikak, beharrezkoIkasketa hauek, beste hainbat alorrez gain, fabrikazio aditiboak material gehi-tze bidezko teknikak hartzen ditu bere barnean. “Industria mailan sekulako hazkuntza ematen ari den eta potentzial handiko produkzio kontzeptu berri bat da. Gauzak horrela, optimizazio maila handiak ahalbidetzen ditu osagarri konplexuak sortzeko garaian, moldagarritasun handia emanez produktuak sortzerako orduan”, nabarmendu dute Goierri Eskolatik. Hala, masterreko ikasleek 3D inpresioa landuko dute, metaletan, karbono-zuntzezko konpositeetan, biomaterialetan eta plastikoetan.

Presentzia beharrezkoa izango den saioak egongo dira baina horien antolaketak gaur egun lanean diharduten profesionalek beraien eguneroko jarduna masterrarekin uztar-tzeko aukera ahalbidetzen duela ere azaldu dute;lanaldi erdiarekin ikasketak bateratzeko aukera mahai gainean jarriz.

Edonola ere, jakinarazi dutenez, “ikasle guztiek izango dute aukera enpresa batean egunero lau orduko praktikak burutzeko masterra egin bitartean”. Goierri Eskolak betidanik indartu nahi izan du bertako ikasleek praktikak egiteko aukera, izan ere, orduan ikasiko dute hobekien zertan datzan eguneroko errealitatea lan horietan. Horregatik, apiriletik uztailera bitartean Master Amaierako Lana egin beharko dute enpresa batean bederatzi ikasle hauek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902