Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

“Harri jasotzea kezka bihurtu zenean, uztea erabaki nuen”

Ilusioa galduta, Idoia Etxeberriak ez du harrijasotzaile izaten jarraituko. Mota guztietako arazoak pilatu zaizkio oriotarrari, baina sekula ez da damutu egindako bideaz, eta herri kirolei lotuta segitzea gustatuko litzaioke

Iker Andonegi Ruben Plaza - 2018(e)ko urriaren 13a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Idoia Etxeberria

Idoia Etxeberria

Galería Noticia

Idoia Etxeberria

donostia- Irailaren 30ean egin zenuen zure azken erakustaldia...

-Aizarnazabalen hasi nintzen 2007an, eta hasi nintzen herrian bukatzea nahi izan nuen. Hamahiru urterekin hasi nintzen eta bi hilabetera 14 egin nintuen. Abuztu-irailean hasi nintzen prestatzen eta azaroan egin nuen marka. Futbolean ibiltzen nintzen eta harri jasotzeagatik utzi nuen. Auzoko festetan egingo dut zerbait anaiarekin, baina, konpromezuren bat ez baldin bada, listo, bukatu dut.

Zergatik erabaki duzu harri jasotzeari uztea?

-Ez dago motibo bat bakarrik. Batetik, nire buruan hartzen nuela kezka bat balitz bezala. Deitzen zidaten eta pozten nintzen, baina gero kezkak agertzen ziren. Zeinekin joan behar dut? Nola joan behar dut? Mutila lanean dago, anaiak lanean daude. Nire anaiak, Imanol eta Gorka, lagun-tzen didate. Aurten ere mutilak askotan lagundu dit. Hirurak, batek ezin zuenean besteak, txandaka. Urteak izan dira erakustaldi pila bat izan ditudala. Gustora etortzen ziren, baina beraiek ere gauzak utzi behar zituzten nirekin etortzeko. Ni ez naiz kapaza bakarrik erakustaldi batera joateko, egiteko eta etortzeko, joan naizen guztietan beti laguntzaile batekin joan naiz. Urtea pixka bat agobiantea izan da. Aurten deitu zidatenean txapelketa egiteko aukera horrekin, pentsatu nuen: Hori egingo dut, txukun-txukun bukatuko dut eta ya está. Gero ikasketak bukatu eta lanera joan beharko dut, entrenatzeko denbora gutxiago izango dut. Lehen poza bezala zena kezka bihurtu zitzaidan, eta hasiera-hasieratik esan nuen kezka bihur-tzean utziko nuela, eta hori izan da erabaki hau hartzera bultzatu nauena.

Noiz hartu zenuen uzteko erabakia?

-Bularrezurreko minez egon nintzenean. Amari esan nion eta esan zidan Ez, horrela ez utzi. Zu izan zarena izanda, zure ibilibidea ezin da horrela bukatu. Egin lan polit bat eta utzi. Handik aste betera federazioaren deia izan genuen txapelketa egiteko,eta aukera polita atera zitzaidan. Mina izan nuen. Adibidez bolarekin ezin izan nintzen entrenatu, bi entrenamendu eginez joan nintzen txapelketara, gero minez ibiltzen nintzelako, baina beste harriekin lan txukuna egin nuen, eta gustora bukatu nuen.

Nola erreakzionatu zuten zure ingurukoek?

-Ondo. Batzuk harrituta, ez zutelako espero, baina ondo. Errespetatu dute.

Betirako utziko al duzu?

-Bai. Ez zait iruditzen bueltatuko naizenik. Izango bazen lesio batengatik edo beste motibo batengatik, bai, baina nire burua oso ondo ezagutzen dut. Kirol honek nire burua ezagutzeko aukera eman dit, eta zerbait buruan sartzen zaidanean... Bizitzako beste erabakiak hartzera asko lagundu dit kirol honek, nire kabuz erabaki asko hartu izan behar ditudalako. Ez naiz damutzen erabaki hau hartu izanaz. Jende asko dago nire erabakiaren alde, beste batzuk kontra atera dira, baina nire buruarekin ziur nago.

Osasun arazoak ere izan dituzu azken boladan...

-Bai. Mina hartu nuen eta bi hilabete geldirik egon nintzen bularrezurra zanpatzeagatik. Ehun kiloko bolaren marka saiakera egiteko animatuta geunden, baina entrenamendu batetik bestera mina antzeman nuen. Probak egitera joan nintzen eta dena ondo zegoen, zer kirol egiten nuen galdetu zidaten, eta orduan ikusi zuten bularrezurra eta kartilagoak kaltetuak nituela, eta denbora behar zuela sendatzeko. Segituz gero kronikoa izan liteke, eta beldur pixka bat eman zidan. Bi hilabete geldirik egon nin-tzen, eta gero txapelketarako presta-tzen hasi nintzenean berriz minarekin hasi nintzen. Esfortzu handi bat egiten badut, sastada bat bezala nabari-tzen dut, baina eguneroko bizitza normala egiteko ez du minik ematen. Bolarekin pasa zait, baina pasa zitekeen beste edozer gauza egiten.

Bularrezurreko lesio hori, harri jasotzeak eragin al du?

-Bai. Igual baita nire erruz izan da ere, entrenamenduetan zona hori landu baldin banu igual ez zitzaidan gero pasatu zaidana pasa izango. Ni ondo sentitzen nintzen eta ez genuen kontutan izan neskek agian behar dugula beste jazkera bat edo beste prestaketa bat. Sahiestea zegoela lan hori? Igual bai, horregatik esaten dut igual nire errua dela. Egindakoa egina dago eta ez dago atzera bueltarik. Medikuak itxaroteko esan zidan, denborarekin sendatuko zaidala, eta lesio hori ekiditeko ez dakit zenbat denbora entrenatu beharko nuela. Nik ez dut denbora hori entrenatzeko. Bere garaian gerriak indartzeko esfortzu bat egin nuen harri jasotzean segi-tzeko, baina honekin esan nuen Ya está. Kezkak bat baino gehiago ziren, eta gainera, mina ere bai. Segituz gero, min hori sahiesteko entrenatu beharko nintzateke. Orain arte, batez ere harrirekin entrenatzen nintzen.

Harriarekin bakarrik entrenatzen zinen?

-Gimnasioan ere ibiltzen nintzen, baina prestatzaile batekin, José Ramón Unanuerekin. 2013an hil zen, eta geroztik nire kasa ibiltzen nin-tzen. Nire markarik politenak Unanuerekin egin nituen. Marka bat jar-tzeko intentzioa banuen, beste entrenatzaile batek egiten zizkidan plangintzak, baina ez dut berdina lortu. Ariketak prestatu, bidali eta nik nire kasa egin behar nituen, baina hori ez nuen nahi. Gaur egun ez dago prestatzaile partikularrik zurekin entrenamendua egiten duenik. Egunero pertsona horrekin entrenatzera ohituta nengoen. Bakarrik segitzen duzu, baina esfortzua bikoitza da. Horrek asko mugatu nau. Azkenaldian, Joseba Ostolazarengana astean bitan joaten nintzen harriarekin lan egitera, eta gero bakoitzak bere kasa egiten du gimnasioa. Nik gimnasioko bultzada hori behar izan dut, muskuloa egiteko. Hori gabe hobetzea duzu, baina ez hainbeste.

Unanuek, beraz, eragin handia izan zuen zure ibilbidean.

-Unanuek Goenatxo entrenatu zuen, Ostolaza... jende asko. Ohituta zegoen gizonezkoen entrenamenduak egiten. Ni izan nintzen eskema guztiak apurtu zizkiona. Astean egun bat uzten zidan jai. Niretzako eskape bat bezala zen. Bera faltatu zenean, urtebete egon nintzen harria utzita. Bolada batean oso gaizki pasa nuen. Buelta ematea lortu nuen, baina oraindik ere egun haiek buruan geratzen dira. Marka bat edo txapelketa bat presta-tzen dudanean bere hutsunea senti-tzen dut. Lortutako guztia berarekin lortu nuen. Berak esaten zidan nola entrenatu, noiz lo egin, noiz jan... Unanueren bultzadarekin urte gehiago segituko nintzateke, nire burua ondo ikusten dudalako, eta nire burua nire markak hobetzeko gai ikusten dut, baina hura falta eta gero, pixkanaka dena itzaltzen joan zen, aurten tokatu zait eta akabo.

Noizbait damutu egin al zara harri jasotzea egiteaz?

Ez, sekula ez naiz damutu harri jasotzean hasteaz. Behin ere ez, ezta orain ere. Egia da mina izan dudala eta gaizki pasa dudala momentu askotan, baina niri pasatu zaidanaz ikasi dut.

Egindako markekin pozik geratzen zara?

-Bai. Egun hartan marka hori genuen buruan, lortu genuen, eta ez diot buelta gehiagorik emango. Gehiago egin nezakeela? Bai, baina baita pentsa-tzen duzu ere Eta gaizki ateratzen bada? Lortu ez dudan egunik ez da egon, eta horrek nire buruan konfidantza izaten lagundu dit.

Zure errekorrak hobetzeko gai noizbait sentitu al zara?

-Bai. Kilo gehiago etxean jasota ditut, ez dut esango zenbat. Badakit Unanuerekin segi izan banu hori baino gehiago jaso izango nuela. Baina nire burua ez dut ikusten aurrera jarraitzeko ilusio horrekin, eta behartuta segi baino, hobe uztea.

Zein izan da harroen sentiarazi dizun marka?

-Mendaron egin nuena 100 kiloko koparekin. Bost minutuko bi txandetan, aurrenekoan 27 jasoaldi egin nituen eta bigarrenean, 29. Nire preparadore zenak erabilitako harri bat zen, eta kariño berezia nion harri horri, eta egun horretan egindakoa egin eta gero, oraindik gehiago. Asko markatu ninduen marka horrek. Lan asko zegoen atzetik, eta sakrifizio asko. Ikasten ere denbora asko pasa nuen.

Arantzaren bat iltzatuta geratzen zaizu?

-Aiakoa igual, ehun kiloko kubikoarekin. Hamazazpi urterekin joan nin-tzen egitera, eta sei jasoaldi egin eta gero, bi bakarrik egin nituen onak. Lau nulo egin nituen. Egun hori ahaztu nahi nuke.

Emakumezkoen hiru txapelketa besterik ez dira antolatu debuta egin zenuenetik.

-2010ean, 2014an eta 2018an. Ni hasi nintzenetik hiru jokatu dira, eta zorionez hiruretan izan naiz garaile. Nire aurretik beste bat egin zen, 2009an. Beti izan da nire borroka txapelketa oso gutxi jokatu direla, baina jendea animatu ez denez...

Zergatik hain neska gutxik egiten dute harri jasotzea?

-Ez dakit. Nik ez diot alde txarrik aurkitzen kirol honi. Nire helburuetako bat hori izan da, neskak anima-tzea. Probatu, eta gustatzen ez bazaizu beste gauza asko ere badaude. Aizkoran, adibidez, neska asko daude, eta maila oso polita dute.

Hasi zenean baino emakume gehiago daude gaur egun herri kiroletan...

-Adibidez, Aizarnazabalen lau neska bildu ginen. Berezia izan zen hainbeste neska ikustea. Lehen oso emakume gutxi ibiltzen ziren, aldiz aldi, eta orain lau bildu dira erakustaldi batean.

Zer gomendio egingo zenioke neska hasi berri bati?

Entrenatzailearengan konfidantza edukitzea. Beste pertsona askok ez dute izan nik, zorionez, etxean izan dudan babesa. Zure buruan konfidantza izatea ondo dago, baina aldamenean daukazunak zuregan ere konfidantza izatea polita da. Nire familian bazegoen herri kirolekin lotura eta lehen hunetik babestu ninduten. Ez dut baztertutako momenturik inoiz bizi, beti esan didate oso harro daudela.

Orain ikasketetan kontzentratuko zara...

-Nekazaritza eta abelzaintza egiten ari naiz. Animaliekin lan egitea gustatuko litzaidake. Arraroa da, eta neska izanda arraroago. Bi emakume bakarrik gaude ikasten, baina nik ez dut arraro ikusten

Ez duzu harri jasotzea faltan botako?

-Faltan botatzen dut dagoeneko! Beste aukera asko daude. Jendeak esaten dit trontzan ondo ibiliko nintzatekela, baina momentuz lasaitu eta ea zer pasatzen den ikusi nahi dut. Baina bai, beste herri kirol batean jarraitzea gustatuko litzaidake.

Herri kirolei lotuta jarraitzea gustatuko litzaizuke?

-Bai. Beti izango dut lotura hori. Ikustera joatea asko gustatzen zait. Etxe guztian trofeoak ditut, harriak... Gainera, anaia gaztea, Gorka, orain hasi da harria jasotzen, eta astelehenetan eta ostegunetan entrenatzen ikustera joaten naiz. Saiatzen naiz pixka bat erakusten, eta erraz ikasten du.

datuak

urte. Idoia Etxeberria 1992ko urriaren 7an jaio zen, Orioko Or-tzaika auzokoa da eta 13 urterekin ekin zion harri jasotzeari.

kiloko errekorra. 2016an, Idiazabalen, Etxeberriak kirol honetan emakume batek inoiz altxatutako pisurik handiena jaso zuen: 163,4 kilo.

kilo esku bakarrarekin. Egun berean lortu zuen bere markarik onena esku bakarrarekin.

aldiz txapeldun. Ortzaikakoak debuta egin zuenetik jokatu diren Euskadiko Txapelketa guztiak irabazi ditu, 2010an -Miren Urkiolaren kontra-, 2014an -Estitxu Almandozen aurka- eta 2018ko uztailaren 1ean. Azken lehiaketa honetan Karmele Gisasola eta Julia Martinez madrildarrarekin neurtu zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902