Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larunbat honetan egingo dute II. Getariako Duatloia

2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 13:11etan eguneratua

 GETARIA – Bihar, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, II. Getariako Mendi Duatloia ospatuko da, iaz Askizun antolaturiko probaren “arrakasta ikusita, jarraipena ematea erabakita”, antolatzaileen hitzetan. Berritasun nagusi bezala, irteera eta helmuga Igarategi poligonoan ipiniko dituzte “proba herrira hurbiltzeko asmoarekin”, izan ere, horrek korrika saioa herritik egitea bideratuko baitu. Herrerieta kaleko zati bat jeitsi ondoren, erromatar bidetik Kanpaia aldera igo beharko baidute parte-hartzaileek eta aldiz, bizkleta saioan, Askizu aldera abiatu beharko dute, eta Garate ingurutik berriro Igarategi poligonora bueltatu. Proba honetan euskal zirkuituko espezialista onenak elkartuko dira, iazko irabazleak izan ziren Zuriñe Frutos eta Alain Santamaria, esaterako. Banaka zein bikoteka parte hartu daiteke eta izen ematea gaur gauera arte egongo da irekia. – N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902