Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oñati-Arrasate herri lasterketa hilaren 27an izango da

Kontrako noranzkoan ospatuko den arren, betiko izaerarieutsiko dio AED Elkarteak antolatu duen probak

2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 13:12etan eguneratua

Lasterketaren aurkezpena, atzo Arrasaten.

Lasterketaren aurkezpena, atzo Arrasaten. ( Argazkia: A.D)

Galería Noticia

Lasterketaren aurkezpena, atzo Arrasaten.

ARRASATE – Kontrako noranzkoan, baina betiko izaerari eutsiz, OñatiArrasate herri lasterketa urriaren 27an ospatuko da. Arrasateko AEDk Oñatiko Antxintxiketan Kirol Elkartearen lekukoa hartu du antolakuntza lanetan. “Korrikalariak Foruen enparantzatik irtengo dira 17.00etan eta bidegorritik Arrasatera abiatuko dira. San Isidro ermitara helduta, Gipuzkoa etorbidetik Alde Zaharrera iritsiko dira. 11,5 kilometroko ibilbidea izango da, Herriko plazan bukatuz”, zehaztu zuen atzo AEDko bazkide den Iker Agirrek.

Aurtengo edizioan badira berritasunak. Alde batetik, beteranoentzako sariak egongo dira eta bestalde, korrikalariek taldean ere eman dezakete izena. Hori bai, azken kasu honetan saria jasotzeko aukera edukitzeko, taldeko kideen erdiak emakumeak izan beharko dira.

16 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena azken aurreko egunera arte, bi eratan: herrikrosa.eus webgunean eta Intersport-Loramendi dendan. Arrasatearrek Oñatira hurbiltzeko autobus zerbitzua izango dute izen-ematerakoan bi euro gehiago ordainduz.

35. URTEURRENA “AEDren 35 urteurrena izateak, kasualitatez lasterketaren edizioa bera, eta Euskaraldia ate joka izateak ere animatu gintuen antolakuntzan sartzera”, adierazi zuen AEDko ordezkari den Itxaro Artolak.

Antxintxiketan kirol elkartearen aholkuak eta Arrasate Atletiko taldeak datorren 27an laguntzeko erakutsi duen prestutasuna eskertu zuten atzo.– A.D


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902