Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Zubideiak 2 ospatuko dute urriaren 20an

Miramar Jauregian 120 pertsona inguruko gizarte elkarrizketa gauzatzen saiatuko dira

Jon Otermin Gorka Estrada - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 06:03etan eguneratua

EH 11 Kolore, Zubideiak ekitaldiaren sustatzaileetako bat.

EH 11 Kolore, Zubideiak ekitaldiaren sustatzaileetako bat.

Galería Noticia

EH 11 Kolore, Zubideiak ekitaldiaren sustatzaileetako bat.

donostia- Zubideiak jardunaldi-aren bigarren edizioa eginen dute urriaren 20an, Donostiako Miramar Jauregian. Emanaldiaren helburua “Euskara, aniztasuna eta bizikide- tza” gai nagusi izango duen 120 laguneko gizarte elkarrizketa osatzea izanen da, Bizi Euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?lemapean. Bertan, profil anitzeko jendea biltzeko asmoa daukate antolatzaileek.

Euskararen garapena gizarte osoaren ardura delakoan, Euskaltzaleen Topaguneak aurrera eramango du iniziatiba. Gaur egun euskarak bizi dituen zailtasunei irtenbidea aurki- tzeko lanean, hizkuntza eta gizartea leku berean elkartzea bultzatuko da xedea lortzeko. Egitarauak ongi etorria, solasaldiak eta ekintza proposamenak izanen ditu.

Elkarrizketaren helburua izena ematen dutenen artean “gizartean euskarak bizikidetza nola erraztu dezakeen analizatzea izanen da”, argitaraturiko oharrak argitzen zuenez. Horretarako, profil ezberdineko jendea bertaratzea bilatuko da, “ahalik eta elkarrizketa zabalena izateko”.

Duela bi urte Leioako Unibertsitatean ospaturiko edizioan bezala, gune irekiaren metodologia erabiliko da. Parte hartzaileek euren interesak, zalantzak eta eguneroko kezkak plazaratuko dituzte. Antolakuntzak barreiatutako notaren esanetan, “Zubideiak laborategi bat izango da, hizkuntza praktiken laborategia, izan ere euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez gutxienez gauzatuko da”. Solasaldiak ahalik eta gehien arintzeko, interpreteak egonen dira, elkarren artean ulertzeko zailtasunak sortuko balira.

Parte hartzaileak lan-taldeka antolatuko dira, ordena jakin bat jarraitu ahal izateko. Bestalde, berbaldien gaiak libreak izanen dira eta Iñigo Retolaza kontsultorea ibiliko da arduradun lanetan, berak ezagutzen baititu erabiliko den metodologiaren nondik norakoak.

Gakoetako bat “hizkuntzen arteko nolabaiteko zubia eraikitzea izanen da”, aitortu zuen Ibon Gamindek, Topaguneko kideak. Bestalde, oharrak jasotzen zuenez, “modu eta ikuspegi ezberdinek bizi duten askotariko herritarrak bildu, elkar en- tzun, iritziak partekatu eta ideia sor-tzaile berriak eragin nahi ditugu topaketa berri honetan”.

Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak izan dira ekitaldiaren antolakuntzaz arduratu diren erakundeak. Sustatzaileen taldea, aldiz, eragile publiko eta pribatu ezberdinek osatzen dute. Horrez gain, Euskaltzaleen Topagunetik euskararen sustatzaile ez diren erakundeen babesa eskatu dute ere, hizkuntzarekiko sentiberatasuna eta Euskadiko komunikazio sozial eta kulturala hobetzeko nahia duten heinean.

Elkarrizketa sozialean parte har-tzeko epea zabalik egonen da urriaren 11ra arte.

etiquetas: zubideiak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902