Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Atzegiko ‘Gure txanda da’ kanpaina Beasainera iritsi da

Adimen desgaitasuna dutenen boluntariotza indartuko da elkarte eta ekintzetan

M. Aranburu - 2018(e)ko urriaren 12a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Beasaingo Atzegiko familia aurtengo ‘Gure txanda da’ kanpaina berria aurkezten, Udaletxean.

Beasaingo Atzegiko familia aurtengo ‘Gure txanda da’ kanpaina berria aurkezten, Udaletxean.

Galería Noticia

Beasaingo Atzegiko familia aurtengo ‘Gure txanda da’ kanpaina berria aurkezten, Udaletxean.

beasain- Atzegik, adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak, Gure txanda da kanpaina berria abian jarri berri du eta Beasaingo Atzegiko familiak ere bat egin du egitasmo honekin, elkartasuna eta konpromezua adieraziz lehenengo momentutik. Beasainek betidanik izan du harreman estua elkartearekin, eta datuei erreparatuz, Goierrin, adimen desgaitasuna duten 119 pertsona eta 106 familia egoteaz gain, 92 kolaboratzaile eta 610 atzegizale ere badaude Atzegin.

Bi helburu nagusi izango ditu aurtengo sentsibilizazio kanpainak: alde batetik, adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusgai egitea da, boluntario bezala lana egiten dutela erakustaraztea;eta bestetik, berriz, boluntario izateko aukera eta toki berriak aurkitzea. “Beasainen egin izan diren ekintzetan, boluntario moduan oso parteko sentitu izan gara beti, adibidez, Ehunmilak proban”, azaldu du Goretti Etxeberria, adimen desgaitasuna duen haur baten amak. Kanpaina berri hau “inklusioa lortzeko” modu bat bezala ikusten du eta pozik dago alde horretatik.

gizarteko parteAtzegiko Susana Velascok ildo berean jarraitu du eta ekintza edo ekitaldiak antolatzen dituzten elkarteei zuzendu da: “Boluntarioak behar dituzten ekin-tzetan gurekin kontatzeko eskatzen dugu, gu ere kontuan izatea, asko egin dezakegu eta”. Izan ere, nabarmendu duenez, adimen urritasuna duten pertsona horiek desiatzen daude ekintzetan parte hartzeko. “Askotan galdetu izan diegu zer botatzen zuten faltan eta horixe zen, beraiek ere boluntariotzaren parte izatea”.

Beasaingo Udaleko Ongizate zinegotziak, Malu Vallesek, badaki zertaz ari den, bera ere Atzegiko parte baita, alabak duen adimen desgaitasunagatik: “Garrantzitsua da denok ahotsa ematea, desgaitasuna dutenei beraien lekua ematea”. Horregatik, Beasaingo Udaleko ateak “beti irekita” izango dituztela gogorarazi du: “Atzegik bere jarduera behar bezala eraman eta antola dezan Udalak beste lokal bat egokitu du”. Horrez gain, oso eskertuta azaldu da orain arte gizartearen aldetik jaso duten babes eta ulermenagatik, izan ere, jasotakoa “asko” izan dela azaldu du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902