Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iparraldeko bertso txapelketa taldeka jokatuko dute aurten parte-hartzaileek

Xilaba gaur hasiko da Gameren eta hamalau saio izango ditu Zuberoan eta Baigorrin abendura arte

FRANCK DOLOSOR - Viernes, 12 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bertsularien Lagunak elkarteko kidek Xumai Murua eta Mari KArmen Albizu.

Bertsularien Lagunak elkarteko kidek Xumai Murua eta Mari KArmen Albizu.

Galería Noticia

Bertsularien Lagunak elkarteko kidek Xumai Murua eta Mari KArmen Albizu.

Xalbador, Mattin, Alkhat eta Mihura bertsolariak duela zenbait urte hil ziren. Dena den bertsolaritza bizi bizirik dago oraindik Ipar Euskal Herrian ere. Izan ere, gazte ainitz gogo handiarekin lotu dira bat batean kantatzeari. Eta gazteak ez dira bakarrik Amets Arzallus edo Sustrai Colina. Gaur egun, nagusien artean kokatzen da lagun bikote ezaguna haiek baino askoz gazteagorik baita bertsolarien artean.

Azken hamarkadetan bertsozaleek lan handia egin dute Iparraldean ere bertso eskolak sortuz Bertsularien Lagunak elkartearen inguruan. Uzta biltzen ari dira orain eta gisa honetan duela hamar urte Xilaba Iparraldeko bertso txapelketa antolatu zen lehen aldiz. Lehenago Iparraldeko bertsolariak Nafarroako txapelketan lehiatzen ziren. Xilabak gaitzeko arrakasta lortzen du bi urtetik behin bi mila bertsozale pasa elkartuz lehenik Donibane Lohizunen eta azken urteetan Baionan jokatzen diren finaletan.

Xilaba taldekaAurten, berritasun haundiarekin dator Xilaba taldeka jokatuko baita, bertzeak ber-tze lehiakide gehiago erakartzeko. “40 lehiakideen artean hogeik lehen aldiz parte hartuko dute” azpimarratzen du Xumai Murua Bertsularien Lagunak taldeko kideak. Parte hartzaileen artean daude Sustrai Colina, gaur egungo Xilabaren txapelduna, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Joanes Etxebarria, Ekhi Erremundegi, Pantxika Solorzano eta Miren Artetxe. Urriaren 12an hasita, hamaika talde ariko dira nor baino nor hamalau saiotan Gamere eta Altzumartan hasiz. Gero Sara, Heleta, Pausu, Donibane Garazi, Hendaia, Baigorri edo Azkainen ariko dira, eta bi finalerdiren ondotik finala jokatuko da Baigorrin Plaza Xoko gelan abenduaren lehenean, arratsaldeko seietan.

Amets Arzallusen hitzetan Xilaba taldeka jokatzea erabaki ona da zenbait bertsolari uzkur baitziren banaka aritzeko. “Aurten beldurra galtzeko aukera izanen dute eta agian bi urteen buruan banaka kantatzea ausartuko dira” dio hendaiarrak. “Ilusioarekin parte hartuko dut eta filosofiarekin bat egiten dut gazte ainitzek lehen aldiz parte hartuko baitute”.

Bertsolaritza lurralde osoa Bertsozaleentzat ez du interesik galduko aurtengo edizioak Xumai Muruaren ustez. “Beste fenomenoa sor dezake herri edo bailara batek talde bat sostengatzeko gogoa izan baitezake. Motibazio, kartsutasun eta giro beroa sor liteke” dio Muruak. Finalerdi eta final jende-tsuak antolatu beharrean aurten ekitaldi gehiago eginen dute herriz herri. Lehiakideen presioa ere desberdina izanen da bakarrik jasan beharrean elkarrekin taldean sentituko baita, funtsean Nafarroa edota Arabako kuadrillen arteko lehiaketetan egiten duten bezala.

Bestalde, bat batean kantatzeaz gain, gauza gehiago egin beharko dute lehiatuko diren 11 taldeek: gaiak asmatu, gaiak eman, saioak epaitu eta beren herrian jokatuko diren lehiak antolatu. Aurtengo lehia desberdina izanen dela baina ikusgarritasunik ez duela galduko argi dauka Xumai Muruak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902