Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beertoki Fest jaialdia izango da larunbatean Villabonan

Berdura plazan arratsalde nahiz gauez sei musika talde izango dira, garagardo artisaua eta pintxoak

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

vILLABONA- Aste Santu ondoren Beertoki garagardo artisauaren azoka antolatzen duen taldeak jaialdia iragarri dute larunbaterako. Oraingo honetan, euren bi pasioak diren musika eta garagardoa uztartzen dituen egitasmoa antolatu dute Villabonan.

Sei musika talde igoko dira Berdura plazan montatuko den eszenatokira. Tartean egongo da Olaia Toral abeslari billabonatarra, euskal kantu zein munduko beste hainbat abeslari klasikoen bertsio akustikoak jotzendituena.

Era berean, 20 urte taula gainean daraman Boogie Van talde oreretarrak ere parte hartuko du jaialdian. Rocka nagusituko den arren, rock mota ezberdin asko entzun ahal izango dira. Hyedra talde donostiarraren post-rockak, Bermeoko Urgatz taldearen popper-rocka edota Managaitz zarauztarren hardcore-punka, besteak beste.

Eta azkenik, Berlindik iritsiko den Schwach taldeaz gozatu ahal izango dute gerturatzen direnek. Talde alemaniarrak, penintsulatik egiten ari den biran geldialditxo bat egingo du Villabonan Beertoki Fest jaialdian parte hartzeko.

Jaialdia 17.30ean hasiko da eta bi zatitan banatuta egongo da. Hasteko, hiru talde izango dira arratsaldean eta beste hiru talde, aldiz, gauean. Tartean, Beertokiko lagunek musika jarriko dute.

Jaialdi guztian zehar mota ezberdinetako garagardo artisaua, pintxoak eta razioak eskainiko dituzte. Sarrera doan izango da eta herritarrak nahiz kanpotarrak animatu dituzte Beertoki Fest jaialdiaren lehen edizio honetan parte hartzera. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902