Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
iritzia

Trier: Karl Marx (1818-2018) 200. urteurrena

Jexux Aizpurua Barandiaran - 2018(e)ko urriaren 11a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Irailaren 26a da;asteazken eta larrazkena. Alemania hego-mendebaldean dago Trier herria, Treveris ere deitua. Bigarren Erromatzat hartzen da eta Unescok gizateriaren ondarea izendatu du, tartean Porta Nigra eraikuntza eta anfiteatroa. Alemaniako herririk zaharrena da;Mosel ibaiaren ertzean, inguruko muinoak mahastiz josita direla. Ederra benetan eta patxadazko herria, unibertsitate eta guzti. zortzi uztaiko erromatar zubia -Alemaniako zaharrena- zen garai bateko herri-sarrera bakarra.

Martxoaren 16tik azaroaren 8ra bitartean egunero Mosel inguruko herrietako 69 upategik herriko plazan aukera dute bakoitzari dagozkion hiru-lau egunetan beraien ardo-ekoizpena (txuria, gorria eta cava) jendeari taberna gisara saltzeko Wein Stand Trier deitu kanpainaren barne;mahats txuri luku-kiloa 4 eurotan dago salgai.

Aipagarria Hitlerrek Trierrera eginiko bisita, herriko kale guztien izenak aldatuz eta berea geltoki nagusikoari ezarriz. Erakustokiko bideoan ikus daitekeenez, aliatuek sartu zirenean, Herriko Etxeko arduradun bat eta langile bat bertaratu, eskailera baten bidez Hitlerrena lurrera bota eta jatorrizkoa ezarri zuten berriro. Ondoren eskaileratik jaitsi eta lurrean zegoen Hitlerrena zapaldu eta hondakinen artera bota zuten. Handik laster bi soldadu hurbildu eta kale-kartela hondakinen artean ikusita iseka egin zioten.

Marxen jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, berriz, apirilaren 10etik abenduaren 12ra bitartean 300 eta gehiago ekitaldi izanen dira, zenbait egunetan hamar ekitaldi ere bai, alderdi eta ikuspegi askotatik bere pentsamendua aztertzearren. Porta Nigrako museo orokorrean ere bada zer ikusia. Marxen jaiotetxea, Museum Karl-Marx-Haus, bisitagarria da. Etxe onekoa izanik eta XIX. mendearen haserako gizartearen txirotasuna kontutan hartuta, erosotasun guztiak zituen bertan;hara nola, berogailua, txapazko sua, pozadera, lorategia eta abar.

Etxe barnean diren ikusgaiez gain, lorategiko eskultura eta margo bitxiak dira nabarmenenak. Bestalde, merkatariek ere baliatzen dira, noski, herritar ospetsuaren aitzakian bisitari eta turistentzat hainbat oroigarri eskainiz. Herriaren erdigunea Marxez zipriztindua dago. Non da, ordea, egun Marxen utopia? Kontuak kontu, astindu ederra eman zion munduari;gero gerokoak!

Frankfurtetik lau oren busez eta Luxenburgotik 30en bat kilometrora dago Trier. Bizikletaz nahiz oinez egiteko makina bat ibilbide ere badira bertan. Danke!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902