Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Inor ez epaitzeko zazpi bekatu

Azaroaren 2an estreinatuko du ATX Teatroak‘7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena’ antzezlana,Azpeitian. Sorkuntza kolektiboa ardatz,Zazpi Bekatu Kapitaletan eta bekatuarenkontzeptu orokorrean oinarritzen da obra

ANE ZABALA - 2018(e)ko urriaren 11a, osteguna - 14:35etan eguneratua

Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendaria. ATX TEATROA

Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendaria. ATX TEATROA

Galería Noticia

Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendaria. ATX TEATROA

NONDIK dator gizakien gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidin ezina da? Galdera potolo horietatik abiatutako lana da 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena. Azken txanpan sartuta dabil ATX Teatroa, antzezlanari azken ukituak ematen. Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa arituko dira taula gainean obra honetan. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Mary Shelleyk Frankenstein-ekin egin bezala, izaki berri bati emango diote bizia: piztia grotesko, basati eta gupidagabe bati, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan.

ATX Teatroak bere sormen lanetan galdera bera jartzen du beti oinarrian: Non dago gure instintua? Non dago gizakiaren animalia partea? Galdu egin ote dugu? Horren aurrean, zera dio Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendariak: “Kaletar bilakatzeko prozesu luzean zenbait onura eskuratu ditugu, baina bidean zenbat gauza on galdu ditugun! Aldarrikapen hori egin nahi izan dugu obra honekin”. Elizak instintuak mugatu egin ditu, Ziarrustak dioenez. “Arauak inposatu ditu gizakiak kontrolatzeko. Bada, guk zazpi bekatu kapitalak hartu eta zazpi zati horiekin gizaki berri bat sortu dugu, munstro bekatari gaiztoa, alegia”. Azken finean, antzezlaneko protagonistek mundua salbatu nahi dute: “ikuslea ere mundua salbatzera gonbidatzen dugu, zazpi bekatu egitera”, gehitu du Ziarrustak. Hori guztia Mary Shelleyk idatzitako Frankenstein nobelarekin lotu dute. Munstroak ikuslegoari galdera egingo dio: “edo liberatzen zara zure bekatu kontzientziatik, edo akabatu egingo zaitut”.

HIRU PLANO Ikuskizunak hiru plano ditu: bekatuak, iraultza eta fikzioa. Lehenengo planoan bekatu kapitalak agertuko dira, zazpi esketxen bitartez zapi bekatu kapitalak irudikatuz. Iraultzari dagokionez, hiru amama iraultzaile azalduko dira, debekuen kontra nazkatuta errebolta egingo dutenak. Hiru pertsonaia hauek istorioa kontatuko dutenak dira, “haien ikuspuntua emanez, beste garai batetik hitz egiten dute, nagusi direlarik askeago sentitzen baitira”, azaldu du Aiora Sedano aktoreak. Azkenik, hirugarren planoa fikzioa da, “ikuskizunaren hasieratik kable bat jarraitzen duen pertsonaia ikusiko dugu eta dena konektatuta dagoela erakutsiko du”, azaldu du Ziarrustak. Kablea entxufatzerakoan, ikuskizuna bukatuko da. Pertsonaia honekin, dena antzerkia dela irudikatu nahi dute: “aktoreak gara, teatroa egiten dugu eta momentu oro publikoari adierazi nahi diogu ikusten ari den hori antzerkia dela”. 

Zazpi bekatuak gizakiak kristautasunaren moralean hezteko erabili izan dira. ATX Teatroak, ordea, ikuskizun honekin ez du inor epaitu nahi. “Antzerkian dena da posible, beraz, nahi duguna egin dezakegu. Oholtzatik kanpo ezin dugu gauza asko egin, bizi garen munduan forma batzuk gorde behar baititugu, bizi eredu batzuei itsatsita bizi gara. Beraz, hau fikzioa dela argi utzita, guk ez dugu inor epaitzen”, ziurtatu du Ziarrustak.

SORKUNTZA KOLEKTIBOA AXTTeatroak inoiz ez du haiek sortutako testuekin lan egin, beste sortzaile batek eginiko testuekin lan egin izan dute beti. Oraingoan, ordea, ez zuten testurik, ideia bat soilik, “horregatik, inprobisazioen bitartez, lantalde osoaren sormenarekin sortu dugu antzezlana”, kontatu du Ziarrustak. Hiru egonaldi egin dituzte eta prozesu horretan sortu dute ikuskizuna: “Hasieratik bagenuen hazia, eta gero entseguetan sortutakoa izan da beste guztia”. Sedanok kontatu duenez, “ikuskizunean hainbat eszena daude eta guztiak independenteak dira, pertsonaia ezberdinak daude bakoitzean, eta oso lengoaia ezberdinekin jolasten gara batetik bestera”.

Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz baliatuta, denok alfonbraren azpian ezkutatu ohi dugun hori agerian utzi nahi du ATX Teatroak. “Obra hau ikustean hausnarketarako arrastoren bat gelditu ahal zaizu, baina hau komedia da, lan ganberro bat”, dio Ziarrustak. Antzezteko forma oso fisikoa izango da oraingoan ere, “marrazki bizidunen antzekoa”. Gai nagusia gaiztakeria bada ere, hiru emakume oholtzan daudenez, emakumearen ahalduntzeren inguruko hausnarketak ere taularatuko dira. Ikuskizun ertaina da, antzoki handi zein ertainetan taularatzeko modukoa. Aurre estreinaldia urriaren 28an Donostiako Larratxon egingo dute eta estreinaldia, berriz, Azpeitian, azaroaren 2an.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902