Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeei begirako azoka Zizurkilen

Aurten Ondarearen Europako Egunarekin bat egingo du, Plazida Otaño eta Mikaela Elizegi ardatz harturik

Marta San Sebastianen erreportajea eta argazkia - Miércoles, 10 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zizurkilgo udal ordezkariak eta teknikariak atzo egindako aurkezpenean.

Zizurkilgo udal ordezkariak eta teknikariak atzo egindako aurkezpenean.

Galería Noticia

Zizurkilgo udal ordezkariak eta teknikariak atzo egindako aurkezpenean.

Azoka, ondarea eta emakumea izango dituzte hizpide aste honetan Zizurkilen. Urtero urri hasieran ospatzen den azokak berezitasuna izango du aurten, Ondarean Europako Jardunaldiekin bat egingo baitu. Horrela, emakumeek nekazaritzako hazien hautaketan, ondarearen sorkun-tzan eta transmisioan egindako lanaz arituko dira, Plazida Otaño eta Mikaela Elizegi ardatz harturik.

Igandean ospatuko den azokaren gosegarri gisa, beraz, bi ekitaldi antolatu dira. Lehena gaur izango da, 19.00etan, Iriarte kultur etxean. Bertan, Emakumeak ondarea aletzen emanaldia izango da Estitxu Eizagirrek aurkeztua. Musika eta bertsoez lagunduta emakumeek baserri munduan izan duten garran-tzia azaleratzeko modua izango da.

Larunbatean, berriz, Plazida Otaño oroituz. Emakumeen Isilpeko Emaria ikuskizuna izango da, 18.30ean, Zimiterioan. Plazida Otañok eta herriko ondare den Gorritiren Baserriko Argia eskulturak topo egingo dute, emakumeen isilpeko emaria gogora ekartzeko asmoz. Haatik dantza konpainiak Lau Eme lana eskainiko du, Plazida Otañoren bertso antzeztuak egongo dira, eta Amaia Agirrek bertso musikatuak eskainiko ditu.

Azoka eguna, aldiz, igandean izango da. Teodoro Hernandorena kale osoan zehar Zizurkilgo baserritarren bost postu, eta beste hamalau elikagai postu izango dira. Frontoian, 21 artisauen lanez gozatzeko aukera izango da goiz zein arratsaldez.

Hiru artisauek, gainera, erakustaldia eskainiko dute. Forjan nola egiten duen erakutsiko du Igor Hercek, beira lantzen maisua dela frogatuko du Igor Obesok, eta lihoa lantzeko prozesua ikusteko aukera izango da Ttikiola proiektuari esker.

Arratsaldean, berriz, haurrentzat jogurt-tailerrak eta material birziklatuarekin intsektuentzako hotelak egiteko tailerrak izango dira. Arratsaldean ponietan ibiltzeko aukera ere izango da, eta 18.30ean Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa izango da. Zimiterioan egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude hamabost euroan Iriarte eta Egarri tabernetan.

Baserria erdigune izango du azokak eta Joxe Mari Luengo alkateak atzoko aurkezpenean Axier Muxika baserritar gaztea gogoan izan zuen, hain zuzen ere, baserrian lanean ari zela izandako istripuaren ondorioz zendu dena. “Bere izaera alaiak tartea izango du azokan”, esan zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902