Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arditurriko meategia bisitatzeko eskaintza berezia

Ostiralean Tren Berdea eta meatzeko sarrerak prezio murriztuan izango dira

Aitziber Muga - Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bisitariak Tren Berdetik jaisten.

Bisitariak Tren Berdetik jaisten.

Galería Noticia

Bisitariak Tren Berdetik jaisten.

Oiartzun- Arditurriko Parketxetik jakitera eman dutenez, udazkenean aukera bikaina dago Oiartzungo meategi honek duen xarma ezagu-tzeko. Bertako ondarea hurbiletik ikusi nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez edo Oiartzungo plazatik irteten den Tren Berdean (aurre-erreserba eginez) joan daiteke asteartetik igandetara eta jai egunetan 10.00etatik 14.00etara.

Gainera, datorren ostiralean, jai eguna denez, Arditurriko meategiak Tren Berdean ezagutzeko aukera paregabea izango da, prezio berezian. Txu-txu trena 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoalde industria poligonotik Arditurrira. Trena gehi oinarrizko bisita konbinazioaren prezioa bost euro (hiru euro bost urtez beheitiko haurrentzat) izango da eta trena sakoneko bisitarekin, zazpi euro.

Aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, 943 495 269 edo 688 895 068 telefonoetara dei daiteke edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.org helbide elektronikora idatzi.

“Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu dira, baina ez meategian, are eta gutxiago ere etxetik hain gertu dagoen honetan”, animatu dituzte bisitariak Parketxetik.

Jantziaren ZentroaDatorren asteburu luzerako beste plan bat Errenteriako Jantziaren Zentroa bisita-tzea izan daiteke. Gainera, berriki urrian ikusgai egongo den Lucia Sánchez eta Lola Altolagirre artisauen lanen behin-behineko erakusketa zabaldu dute beheko solairuan. Bi artisauek material natural eta jasangarriak erabiltzen dituzte artelanak sortzeko. Doako erakusketa hau larunbatean goiz eta arratsaldez ikus daiteke eta igande eta jai egunetan goizez bakarrik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902