Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Etxe Ondo taldea gailendu da Marino Lejarreta proban

Igandean jokatu zen proba Ordizian eta 460 txirrindularik parte hartu zuten

M. Aranburu - Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zubeldia, Arana, Corvo, Larrea eta Nazabal txirrindulariak, Lejarretarekin, lehen saria jasotzen.

Zubeldia, Arana, Corvo, Larrea eta Nazabal txirrindulariak, Lejarretarekin, lehen saria jasotzen.

Galería Noticia

Zubeldia, Arana, Corvo, Larrea eta Nazabal txirrindulariak, Lejarretarekin, lehen saria jasotzen.

ordizia- Egun handia bizi zuten Ordizian igandean txirrindularitza gustokoa duten eta kirola pasioz bizi duten guztiek. Hain zuzen ere, IV. Marino Lejarreta Klasika txirrindularitza proba jokatu zen bertan, eta aurtengoan Haimar Zubeldia, Nestor Arana, Javier Corvo, J.A. Larrea eta Imanol Nazabalek osatutako Etxe Ondo taldekoak izan dira lehenak ibilbidea gauzatzen.

Eguraldiak giroa zertxobait lausotu bazuen ere, asko eta asko izan ziren herrira gerturatu eta punta- puntako kirolariak ikusteko aukera ez zutenak galdu nahi izan.

Egin beharreko itzulia nahiko ezaguna zen guztientzat, beste urteetako bera izan baita aurtengoa, eta probaren dinamika ere bai: Ordiziako Zuhaizti gune paretik abiatu eta Alegia alderako bidea hartu. Handik Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibia igaro zituzten, berriz ere Ordiziako helmugara arte. 31,7 kilometroko luzera du buelta horrek eta taldeak erlojupekoan lehiatzen zirenez, igande goizean zehar txirrindulari taldeak iristen aritu ziren eguerdi aldera arte.

gorakaPartaidetzari dagokionez, geroz eta jende gehiago animatzen da proba honetan parte hartzera. Lehenengo edizioan 145 txirrindulariek hartu zuten parte, gorakada nabarmena izan zen bigarrenean, 335 izan ziren eta. Iaz, berriz, 405 partaideraino igo zen zifra, eta aurten orain arteko zenbakirik altuena lortu da partaidetzan: 460 txirrindulari gerturatu ziren Ordiziara. Hala, 92 talde lehiatu ziren, iaz baino lau gehiago, eta emakumezkoek osaturiko taldeak lau izan ziren.

Hala, guztira, 45 minutu eta 15 segundo behar izan zituen Etxe Ondo taldeak Klasikako itzulia osatu eta irabazleak izateko. Txirrindulari guztiak “oso pozik” agertu ziren garaipenarekin eta probarekin ere bai.

Emakumezko taldeen artean lehenak ere jaso zuen saria etaLas amigas de los Fardos izenpean, Leire Balzategi, Aintzane Barrena, Mentxu Castillo, Amaia López eta Amaia Urkidik osatutako taldeak eraman zuen garaikurra. Ia ordubete behar izan zuten hauek;hain zuzen ere, 57 minutu eta 24 segundo.

Ekitaldiko babesleen taldeko denborarik onena, berriz, Sasoian 1 taldeak lortu zuen. Hauek 47 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten itzulia osatzeko.

Bestalde, profesional ohien artean, Abraham Olano taldeak lortu zuen garaipena, ia-ia Etxe Ondo taldekoen denbora berdinduz: 45 minutuan eta 27 segundoan egin zuten bira, eta beraz, talde irabazleak baino 12 segundo gehiago behar izan zituzten.

Aurpegi ezagunak ere ez ziren falta izan, eta lasterketa amaitutakoan ikusle ugari gerturatu ziren haiengana. Besteak beste, Lejarreta bera, Abraham Olano, Raimund Dietzen, Pavel Tonkov, Juanma Garate, Jokin Mujika, Ezequiel Mosquera, Roberto Laiseka eta Aitor Osa ikusteko aukera egon zen. Profesional edo gorenen mailan aritutako 74 txirrindularik parte hartu zuten laugarren edizio honetan. Gainera, proba hasi baino lehen, Serafín Zubiri abeslariak hitz batzuk esan zituen, guztiei zorte ona opaz.

Egunero esfortzua amaituta, guztiak elkarrekin Beti Alai pilotalekura gerturatu ziren eta bertan bazkaldu zuten, merezitako lasaitua har-tu eta ingurukoekin egunaz goza-tzeko asmoarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902