Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

“Mintzalagun taldetik kalerako jauzia egitea da helburua”

Bagerak eta Udalak antolatutako egitasmoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik da hilaren 21a arte

Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Correa, Gurutzeaga eta Azkarate, atzoko aurkezpenean.

Correa, Gurutzeaga eta Azkarate, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Correa, Gurutzeaga eta Azkarate, atzoko aurkezpenean.

donostia- Mintzalagun egitasmoaren aurtengo kanpaina aurkeztu zuten atzo Egin jauzi!lelopean eta parte hartzeko izen-ematea zabalik dagoela gogoratu zuten (hilaren 21a arte). “Partaideek mintzalagun taldeetara jauzi egiten dute eta helburua talde horietatik kalera beste jauzi bat egitea da”, azaldu zuen Aitziber Gurutzeaga egitasmoaren arduradunak leloaren zergatia azaltzean.

25 urte beteko ditu aurten Mintzalagunak eta urteurren berezia ospa-tzeko, gainera, Euskaraldiarekin bat egingo du azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Bagera elkarteak abiatutako egitasmoak euskaldun zahar eta berriak elkartzea du helburu, ikasten ari direnek hitz egiteko ohitura landu dezaten. 25 urte hauetan Donostiatik atera eta Euskal Herriko 120 herri eta hiritara zabaldu da. Azken ikasturtean 7.500 mintzalagun aritu dira Euskal Herri osoan.

“Azken urteotan euskara praktikatu nahi dutenen kopuruak gora egin du, baina haiei laguntzeko boluntarioen kopuruak, aldiz, behera, eta jendea animatu nahi dugu”, gaineratu zuen Miren Azkarate Euskara zinegotziak.

Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak sinatutako akordioari esker, parte-hartzaile bakoi-tzak 25 euro ordainduko ditu bakarrik. Partaideak astero biltzen dira eta hilean behin jarduera bereziak ere egiten dituzte. “Ni oso pozik nago eta bederatzi urte eta gero engantxatuta jarraitzen dut euskararekin”, onartu zuen mintzalagun egitasmoan bidelari gisa ari den Cristina Correak.

Aurtengo ikasturteko mintzalagun taldeak osatzeko dauzkate oraindik eta parte hartzeko www.bagera.eus orrira, elkartearen egoitzara eta 943 005 074 telefono zenbakira jo dezakete interesa dutenek. - I.G.

etiquetas: donostia, mintzalagun


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902