Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezoko EH Bilduk zortzi hitzaldi antolatu ditu

Ostegunean hasiko dira eta azaroaren 20ra arte iraungo dute, hainbat gai landuz

Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lezo- Lezoko EH Bilduk Lezo Errotik parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekin dio. Zortzi hitzaldi antolatu ditu, prozesuko lehenengo fasetik ondorioztatutako erronkak ardatz hartuta. Zenbait gaietan adituak diren lagunak gonbidatu ditu esperientzia ezberdinen berri jakin eta ikasteko asmoz.

Etxebizitza, parte-hartzea, mugikortasuna, ongizatea, ingurumena, sozioekonomia, hezkuntza eta feminismoa dira hitzaldietarako aukeratu dituzten gaiak. Urriaren 11n hasi eta azaroaren 20a bitarte izango dira, guztiak Kultura Aretoan, 19.00etan. Hitzaldiak euskaraz izango badira ere, itzulpen zerbitzua bermatuta egongo da.

Hainbat adituk parte hartuko du hitzaldietan, tartean bi lezoar: Irati Mogollon soziologoa eta Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea. Haiekin batera ariko dira Itziar Ostolaza, Beñat Irasuegi, Jon Albizu, Nerea Kortajarena, Mikel Otero, Nora Salbotx, Nerea Zubia eta baita Harremantxo talde feministako kide bat ere. - A.M.

etiquetas: eh bildu, lezo, hitzaldi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902