Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iaz baino %9 pertsona gehiago hurbildu da aurten Geoparkera

Aurtengo bisita gidatuetan 12.000 lagunetik gorak hartu du parte eta txalupek ‘arrakasta handia’ izan dute

Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Geoparkearen perspektiba Zumaiako itsasotik.

Geoparkearen perspektiba Zumaiako itsasotik.

Galería Noticia

Geoparkearen perspektiba Zumaiako itsasotik.

zumaia- Aurtengo udaren balorazioa egin du Zumaiako Udalak eta datuei erreparatu ostean “positibo-tzat” eman dituzte jasotako emai-tzak.. Horri lotuta, herriko “balio eta baliabide anitzetan oinarritutako turismoa sustatu eta bultzatzeko lanean” arraituko duela adierazi dute bozeramaileek.

Geoparkeari dagokionez, Udalak jakinarazi du bertan eskaini diren bisita gidatuetan aurten 12.154 lagunek hartu dutela parte, iaz baino %9 gehiagok, alegia. Gainera, herriko hiru txalupa zerbitzuek izandako “arrakasta” nabarmendu nahi izan dute: “Geoparkeko itsasontziak eta Txomin Agirre kaiatik Santiago hondartzara edota kirol portura (Saraunea) doazen bi txalupek izugarri egin dute lan uda osoan. Hiruen artean, guztira 59.104 lagun garraiatu dituzte”, adierazi dute Udaletik.

Bestalde, udarari lotutako beste datu adierazgarri bat Zumaian lo egin duten lagunen kopurua da (13.045 lagun). Iaz baino %3,31 gehiago izan dela baieztatu du Udalak eta “poztasun osoz” adierazi dute datu horiek “bistako” egiten dutela “gero eta jende gehiagok hartzen duela kontuan Zumaiako herria ostatua bilatzeko orduan”. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902