Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroak zubien gainetik

Zumarraga eta urretxuk hartuko dute gaur gipuzkoako ikastolen festa, indarrean dagoen jaiaren ereduari agur esaten hasi baino lehen

Arantxa Lopetegiren erreportajea. Ruben Plazaren argazkiak - Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zumarraga-Urretxu ikastolako haurrak pozik Kilometroak bertan ospatzeagatik.

Zumarraga-Urretxu ikastolako haurrak pozik Kilometroak bertan ospatzeagatik.

Galería Noticia

Zumarraga-Urretxu ikastolako haurrak pozik Kilometroak bertan ospatzeagatik.

Jaia goizeko 9.30ean abiatuko da ikastola gunean eta bertan egingo zaie edukigintzan aritu diren irakasleei omenaldia

dena prest dago Zumarraga eta Urretxun Kilometroak ospatzeko. Euriaren baimenarekin, gaurkoan euskararen jaia jendetsua izatea espero da.

Zubiak Batuz lelopean ospatuko den festara hurbiltzeko ezinbesteko gomendioa: trena eta autobusak erabiltzea, zerbitzu bereziak izango baitira. Kotxez iristea zailagoa izango da, normalean auto ilara handiak sortzen direlako. Hala ere, kotxez joatea erabakitzen dutenek bi aparkaleku izango dituzte aukeran, bat Urretxun eta bestea Zumarragan. Badago hirugarren aukera bat ere, bizikletaz joatea, eta antolatzaileek aukera honi eman nahi diote indarra.

1.500 lagun baino gehiago arituko dira gaur lanean Kilometroak, berriro ere, arrakastatsua suertatzeko eta indarrean dagoen ereduari agur esaten hasteko, 2019koa izango baita azkena.

omenaldiaElkarlanaren bidez osatu den egitaraua lau gune ezberdinetan banatuko da: ikastola, Zumarragako plaza, Etxaburu eta Santa Barbara. Ibilbideak 5,9 kilometroko luzera izango du eta gehieneko desnibela 200 metrokoa izango da, parte ez hartzeko aitzakiei tarterik ez uzteko.

Jaiari hasiera goizeko 9.30ean emango zaio eta bertan egingo zaie 50 urteurrena ospatzen duen ikastolan edukigintzan aritu diren irakasleei omenaldia ere. Giro ezin hobea bermatzeko errespetuaren aldeko deia luzatu dute behin eta berriro antolatzaileek. Helburu hori lortzeko lagungarria izango da ibilbidean alkohola sartzearen debekua.

lau guneIkastola gunean, besteak beste, sormen, aniztasun eta zien-tzia tailerrak izango dira. Arratsalde partean Erronkaren gunea bihurtuko da.

Zumarragako plazan prestatu da ibilbide osoan aurki daitekeen gunerik handiena. Bertan musika, herri kirolak eta beste hainbat ekimen izango dira egunean zehar.

Etxabururi suertatu zaio musikaren gunea izatea. Patxuko Nice, Gorpuzking, Willis Drumond, Voltaia eta Erasoren martxaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Santa Barbaran ere musikaren burrunba entzungo da. Bertan Oso Fan, Madeleine, La Basu, Hesian eta Oihan Vega arituko dira.

Gaur Zumarraga eta Urretxun festa giro onean eta inolako atsekaberik gabe ospatzea da garrantzitsuena.

En corto

La fiesta. Kilometroak se celebrará este año entre Zumarraga y Urretxu, lo que explica el lema elegido para la ocasión: Zubiak Batuz, uniendo puentes, los que vinculan a los dos municipios. Se ha estructurado en cuatro áreas con múltiples actividades.

Llamamiento. Los organizadores insisten en la importancia de vivir la fiesta desde el respeto, alejando el fantasma del consumo abusivo de drogas y alcohol y sin agresiones sexistas. Este será un mensaje que se repetirá constantemente por megafonía.

Recorrido. La ruta este año estará abierta, es decir, el circuito no estará cercado. No obstante, el recorrido se cerrará al tráfico de 8.00 horas a 20.00 horas para poder garantizar la seguridad.

las cifras

1.500

Son los voluntarios que trabajarán en el buen desarrollo de Kilometroak, una fiesta que comenzará a las 9.30 horas en el área de la ikastola. Para llegar se recomienda el uso del transporte público, que se refuerza.


5,9 km

Son los kilómetros con los que cuenta el circuito, en el que participarán miles de personas durante la jornada de hoy. La pendiente máxima es de 200 metros a lo largo de todo el recorrido.

Cómo Llegar

Trenes. Renfe se suma también a la fiesta de Kilometroak y hoy estarán operativos 98 trenes, frente a los 49 servicios habituales de un festivo. Las frecuencias serán de 15 y 20 minutos en la línea Irun-Brinkola desde las 9.00 horas hasta las 13.00 horas y desde las 18.00 hasta las 22.00 horas. Renfe pretende lograr que unas 28.000 personas puedan llegar a la fiesta y retornar a sus casas en tren.

Autobuses. Lurraldebus ofrecerá servicios de días laborables desde las 8.00 horas hasta las 20.00 horas en las líneas Antzuola-Bergara-Zumarraga;Arrasate-Oñati-Legazpi- Zumarraga.

En coche. Habrá dos aparcamientos para vehículos, uno en el polígono industrial Mugitegi y otro en el polígono industrial de Zumarraga. También se han habilitado dos espacios para los que opten por ir en bicicleta y los organizadores animan a utilizarla.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902