Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo plazapeko akustika, hobetzeko bidean

Tratamendu akustiko bat emango da Loinazko San Martin plaza azpiko gunean

M. Aranburu - Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Beasaingo Plazape estalian langileak zelusa akustikozko tratamendua ematen.

Beasaingo Plazape estalian langileak zelusa akustikozko tratamendua ematen. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Beasaingo Plazape estalian langileak zelusa akustikozko tratamendua ematen.

beasain- Herri guztietan puntu inportantea izan ohi da plaza eta plaza ingurua. Herritarrentzako topagunea izaten da eta haurrentzako, askotan, jolastokia. Baldintza onetan mantendu beharreko lekua izaten da, eta hortaz jabetuta, Beasaingo Udalak lan berriak hasi ditu;ez, baina, plazan bertan, izan ere, Beasainen erabilera hori Loinazko San Martin plaza nagusiaren azpian dagoen beste plaza estali bati ematen zaio askotan, tapatutako espazio bat izanik, euria, haizea edo bestelakoak egitean babesean manten-tzen baitira bertan daudenak.

Oraingo helburua gune horretako soinuztapen baldintzak hobetzea izango da, izan ere, Udalak jakinarazi duenez, “betidaniko arazoa izan da soinu ekipoen eraginez entzuten den oihartzun desatsegina”.

Ez da eremu txikia bertan dago-ena: 700m2 inguruko eremu estalia da Plazapea. Hormigoizko egitura du eraikin horrek, eta erreberberazio denbora-tarteak nahiko luzeak dira bertako eraikuntza ezaugarriak direla eta. Denbora tarte luze horien ondorioz, edonolako ekintza edo jarduerak antolatzerako orduan espazioaren akustika balio gabe geldi-tzen da, eta hots horriek sortutako oihartzuna nahiko desatsegina bihurtzen da bertan dagoen edonorentzako.

Arazo hori ezabatu eta irtenbide bat emateko bidean, EKO Ingeniería Acústica S.L. enpresak espazioari tratamendu akustiko bat ematea proposatu zuen eta Udalak onartu egin du mahai gainean jarritako proiektu hori. Horretarako, soinua behar bezala entzuteko, zelulosa akustikoa proiektatu du enpresak plazapeko sabai eta habeetan. Hain zuzen ere, K-13 STD motako zelulosa eman da aipaturiko lekuetan, gris kolore argi batekoa. Emango duten zelulosa geruzak, berriz, 15-20mm inguru izango dituela ere eman dute jakitera.

Dirudienez, tratamendu berezi horrek plaza azpian sortzen diren erreberberazio denborak asko moztuko ditu eta “desagerrarazi egingo du oihartzuna”. Horrela, akustikoki goitik behera eraldatuko da espazio hau eta bertan kontzertuak, tailerrak zein hizketaldiak eskaintzeko gune bat bihurtuko da.

Lan hauek egiteko 32.645,03 (gehi BEZa) egokituko dira eta soinuari dagokionean aldaketak benetakoak direla ziurtatzeko lanak egin aurretik eta bukatu ondoren akustika neurketak egingo dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902