Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

#MilaEskerKoteto

Xabier Euzkitze - Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Koteto Ezkurra observa el aurresku bailado por su sobrina Elena Zabala (i) y su hija Maialen Ezkurra (d).

Koteto Ezkurra observa el aurresku bailado por su sobrina Elena Zabala (i) y su hija Maialen Ezkurra (d). (RUBÉN PLAZA)

Galería Noticia

Koteto Ezkurra observa el aurresku bailado por su sobrina Elena Zabala (i) y su hija Maialen Ezkurra (d).

kirolaririk onenek, izar handiek, beren ibilbidea urrezko letraz idatzirik uzten dute historiaren liburuan. Izaten dira garaipen-zerrenda aipagarririk izan gabe ere jarraitzaileen artean arrasto sakona, oroitzapen ahan-tzezina uzten duten kirolariak. Eta badira batzuk, bakan-bakan batzuk, biak uztartzea lortzen dutenak.

Atzo jokatu zuen Koteto Ezkurrak azken partida. Ez da mutiko garaia, baina burdina baino gogorragoa izan da haren gorpu-tza. Elektrikoa, indartsua, ausarta, abila. Denak behar 28 urtez profesional izateko. Epe luze horretan nagusi izan da, buruz buru zein binaka. Erremontearen historian Jesus Abrego Arronizko Magoaren pare-tsu geratu da Kotetoren izena. Atzoko agurrean garairik onenetan bezala ikusi genuen Galarreta. Hunkigarria izan zen.

Erremonteak bi pilotaleku besterik ez zuen Ezkurrak debuta egin zuenean: Galarreta Hernanin eta Euskal Jai Berri Uharten. Halere, jende asko mugitzen zuen eta, sarreren salmentari eta apustuei esker, negozio errentagarria zen. Gaur egun Galarretak bakarrik eusten dio, Oriamendi enpresak herriz herri zabaldu eta erremonteari bizirik eusteko ahalegin bizian diharduen arren. Negozio gisa ez da errentagarria une honetan. Oriamendik erremontea bere gain hartu zuenerako onenak emanak zituen Ezkurrak, joka-tzen jarraitzeko urte batzuk geratzen zi-tzaizkion baina. Enpresaren arduradunei honako hau esan zien: “Erremonteak eman dit naizen guztia eta nolabait itzuli nahi diot. Aurrera egiteko beharrezkoa bada, debalde jokatzeko prest nago”.

Irabazi ere asko egin du Ezkurrak. Hasteko, euskara. 16 urterekin debuta egin zuenean ez zen euskal hiztuna, orain erraz eta egoki hitz egiten du. Belaunaldi batek galdutakoa hurrengoak berreskuratu du. Horrez gain, 16 txapel irabazi ditu, dozenaka lagun, eta ehunka pilotazaleren miresmena.

Abregok esan ohi zuen ez zela Abrego izango kaskoaz jokatu behar izan balu. Ezkurra kaskoaz aritu da, baina guztiz identifikagarria izan da, karisma handikoa, besteak ez bezalakoa. Bat eta bakarra. #MilaEskerKoteto.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902