Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eroskik Indonesiaren alde dirua biltzeko kanpaina abiatu du

? |

Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Eroskik abian jarri duen kanpainaren kartela.

Eroskik abian jarri duen kanpainaren kartela.

Galería Noticia

Eroskik abian jarri duen kanpainaren kartela.

donostia- Dirua biltzeko kanpaina bat martxan jarri du Eroskik, Unicefekin batera, supermerkatu eta hipermerkatu guztietan, Indonesiako tsunamiak kaltetutakoen alde. Bezeroek borondatezko diru ekarpen bat egin ahalko dute saltokietan, hondamenak jo dituen herritarren oinarrizko beharrak estaltzeko, urgentziaz behar baitute laguntza.

Irailaren 28an, tsunami lazgarri batek jo zuen Indonesiako Celebes uhartea. Oraindik ez dakite zenbaterainoko hondamena gertatu den, baina gaur egun, milaka lagun daude desagerturik, eta orain arte 1.400 lagun hil direla diote. Lehen ordu hauek funtsezkoak dira familiei arreta emateko. Bizirik direnak goseak eta egarriak egon daitezke;izan ere, jan-edanak urriak dira, eta ospitaleak gainezka daude zaurituta direnekin beteak.

Ostiraletik Eroski dendetan kanpainaren aldeko kartelak erakutsiko dira, kontsumitzaileek elkartasuna ager dezaten borondatez diru ekarpen bat eginda ordainlekuetan igarotzean.

Bildutako dirua Unicef erakundeari emango zaio, han ari baita laguntza espezifikoa ematen. Kaltetuei ura helarazteko izango da, eta saneamendurako ere erabiliko da, izurriterik sor eza dadin;horrez gain, osasun arreta eta premiazko nutrizioa emango dira. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902