Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Ondo ibili ondo izan’ egitasmoak hasi du aurtengo ikasturtea

Ostegunero, 10.00etan abiatuko da talde ibiltaria Beasaingo Gernika pasealekuko frontoitik eta herrian barrena ibiliko dira

Domingo, 7 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Beasaingo ‘Ondo ibili ondo izan’ egitasmoko partaideak.

Beasaingo ‘Ondo ibili ondo izan’ egitasmoko partaideak. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Beasaingo ‘Ondo ibili ondo izan’ egitasmoko partaideak.

beasain- Beasaingo Ondo ibili ondo izan egitasmoak dagoeneko eman berri ditu ikasturte honetako lehen urratsak. Beasaingo Udaleko kirol sailak beste hainbat eragileen laguntzarekin, Beasaindik ibilbide osasuntsuak egitea animatzen jarraitu nahi duela nabarmendu du. Oro har, pertsona adindunei zuzenduta dagoen egitasmoa da eta antolakuntzan, besteak beste, parte hartzen dute Beasaingo Osasun etxea, Beasaingo Udala, Asmube, Aranealde, Nagusilan, Aita Menni eta Osasun Sailak.

Gauzak horrela, ostegunero, goizeko 10.00etatik aurrera, Gernika pasealekuko frontoitik abiatuko da talde ibiltaria. Ibilbideak lauak eta seguruak dira eta gainera mugi-tzeko zailtasunak dituzten pertsonei egokituta daude, beraz, edonork parte hartzeko modukoak dira. Ibilbide osoan, antolakuntzako elkarteen boluntarioak, medikuak eta osasun etxeko erizaintza zerbitzuko boluntarioak izango dituzte alboan bertaratu nahi duten guztiek. Irteera guztien egutegia Udal agendan kontsultatu daiteke.

kirol orientazioaEgitasmo honez gain, Antzizar kiroldegian kirol orientabide zerbitzua ere martxan dago. Jendea hartatzeko ordutegia honakoa izango da: asteartetan 18.00etatik 20.00ak bitartean eta ostegunetan, berriz, goizeko 12.00-etatik 14.00ak arte. Osasun etxean ere zerbitzu honek tartea izango du bertatik ere bideratuko baitira pertsonak kiroldegira.

Helburu nagusia kirolak pertsonengan ekartzen dituen onurez jabetzea da;alde handiena pertsona ez-aktiboak jarduera fisikoa egiten hasten direnean lortzen baita. Horrez gain, osasun arriskuak duten adineko herritarrei lagun-tzea ere badu helburu. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902