Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Greenpeace taldea ere izango da gaurko azokan

Goiz osoan zehar Lege Zaharren Enparantzan arituko dira herritarrei alternatibak eskaintzen

2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 06:04etan eguneratua

ZARAUTZ- Gaur goizean, 10.00etatik 14.30era bitartean, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren bosgarren azoka izango da Lege Zaharren Enparantzan. Ekimen hau Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren eskutik dator eta Udalaren laguntzarekin, beste behin ere, herritarrek ekonomia alternatibora gerturatzeko aukera izango dute goiz osoan zehar. Inguruko produktuak eta haien berrerabilpena eta birziklapen egokirako zalantzak argitzeko beta ere izango dute, baita aseguruak eta banku etikoen inguruko informazioa jasotzekoa ere. Energia alternatiboa edota ehungintza naturala bezalako gaiak ere jorratuko dituzte gaurkoan azoka honi esker.

Dagoeneko badira “alternatiba ez esklusibo horien artean mugi-tzen direnak”, dio antolakuntzak eta gaineratzen du “eskuragarri dituzten proposamenak ezagutu eta erabiltzeko aukera luzatu” nahi dietela zarauztarrei ekimen honen bitartez. Esaterako, Goienerrek argi indarraren faktura aztertzeko gune bat izango du, Emausek birziklatutako materialarekin egindako produktuena, etab. Agerreburu gazta ekoizle ospetsua ere bertan izango da eta jakitera eman dutenez, Hotz Zarautz eta Acoes (Honduras) taldeek beren postu propioak izango dituzte euren produktuak saltzeko. “Irabaziak proiektuak aurrera eramateko zuzenduko dira”, argitu nahi izan dute. Era berean, Proyde-Proegak ere bidezko merkataritzako produktuak salgai izango ditu.

Aurreko urteetan ez bezala, oraingo honetan Greenpeace nazioarteko ingurumen eta bakezale erakunde internazionala ere azokan izango da, bere plastiko kontrolen kanpaina zabaltzeko asmoz, eta horren harira, Zarauzko Udalak “poltsarik gabeko herria” proiektua susta-tzen ari dela gogorarazi nahi izan du. Agenda 21en arduraduna den Gloria Vazquezek azaldu du proiektua hau aurrera eramaten ari direla Emausen laguntzarekin eta Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren bultzadarekin. “Azokan zehar erosketak egiten dituzten pertsonei, produktuak poltsa biodegradagarrietan emango zaizkie”, azaldu du eta kaiola bat ipiniko dutela “plastikoak jaso ahal izateko”. - N.O.

etiquetas: azoka, greenpeace, zarautz


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902