Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eredu berriaren arabera, Kilometroak urte osoko festa izango da 2020tik aurrera

2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 13:37etan eguneratua

Ezkerretik eskubira, Agurtzane Aramendi, Patxi Olaberria, Nekane Artola, Jon Amundarain (ikaslea), Ane Barruso, Zigor Ibartzabal eta Irene Tejedor (ikaslea), joan den martxoan, Zumarragan.

Ezkerretik eskubira, Agurtzane Aramendi, Patxi Olaberria, Nekane Artola, Jon Amundarain (ikaslea), Ane Barruso, Zigor Ibartzabal eta Irene Tejedor (ikaslea), joan den martxoan, Zumarragan. (Asier Zaldua)

Galería Noticia

Ezkerretik eskubira, Agurtzane Aramendi, Patxi Olaberria, Nekane Artola, Jon Amundarain (ikaslea), Ane Barruso, Zigor Ibartzabal eta Irene Tejedor (ikaslea), joan den martxoan, Zumarragan.

Joan den martxoan Zumarragako Zelai Arizti aretoan iragarri zutenez, Gipuzkoako ikastolen jaialdiaren eredua aldatu egingo da 2020tik aurrera, urte osoko ekimen bilakatuz. Urtean zehar hainbat jaialdi antolatuko dituzte eta urriko lehen igandeko festa urte osoko lanaren emaitza izango da. Jaialdi hauen antolaketan hainbat ikastolek parte hartuko dute eta helburuetako bat harrobi kulturala ezagutzera ematea da.

Gizartea asko aldatu da lehen Kilometroak jaia antolatu zenetik. 1977an izan zen hori eta ordutik hona jaia aldatzen joan bada ere, Gipuzkoako ikastolek aldaketa sakonagoak egiteko beharra ikusi dute, antolatzen duten festa gaurko garaietara erabat egokitu ahal izateko. Helburu horrekin, Kilometroak Bidea deituriko gogoeta prozesua hasi zuten 2015eko irailean. Jaiaren bilakaera aztertu eta egungo egoeraren analisi sakona egin dute.

Zumarragan adierazitakoaren arabera, 2020. urtetik aurrera Kilometroak festak hamar premisa beteko ditu: ikastolen mugimenduaren misioa bete, Ikastolen Elkartea sendotu, ikastola bakoitzaren komunitatea sendotu, parte-har-tzea areagotu, naziotasuna indartu, xede ekonomiko errentagarria birkokatu, azken jaia urte osoko emaitza bihurtu, berritzaile eta garaikidea izan, jaiaren dimentsioa birkokatu eta ikasleak ahaldundu.

Aldaketak tarteko, orain arte bezala, Kilometroak jai bat ospatuko da eta hori antolatzeko ardura ikastola jakin batek hartuko du. Baina, horrez gain, urtean zehar beste hainbat jaialdi txiki egitea da asmoa. Horiek egiteko ardura, berriz, beste ikastola batzuek hartuko dute. Jaialdi guztiak sartuko dira Kilometroak ekimenaren baitan.

Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakari Nekane Artolak azaldu zuen datorren urtean Zarauzko Salbatore Mitxelenak hartuko diola lekukoa Urretxu-Zumarragari. Hori izango da urteotan indarrean egon den ereduan oinarritutako azkeneko jaialdia. 2020an, berriz, trantsizioko jaia ospatuko da Villabonan eta hortik aurrera aro berri bati emango zaio hasiera. A. Zaldua/ N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902