Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aldapan gora, elkarrekin

Zubiak batuz lelopean, Urretxu-Zumarraga Ikastolak hirugarrenez antolatuko du Gipuzkoako ikastolen aldeko jaialdia

2018(e)ko urriaren 6a, larunbata - 13:27etan eguneratua

Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasleak.

Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasleak. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasleak.

Duela bi urte jakin zuen Urretxu-Zumarraga Ikastolak aurtengo Kilometroak antolatuko zuela. Poz handia hartu zuten, alde batetik, hirugarren aldia delako antola-tzen dutena eta, bestetik, ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunean bete-betean sartuta zeudelako. Urteurren ospakizuna itzela izan zen: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanaren emaitza bikaina. Kilometroak antolatzeko orduan ere talde-lanean fin aritu dira.

Halaxe azaldu du Montse Alkorta Urretxu-Zumarraga Ikastolako zuzendariak: "Kilometroak jaiaren antolaketaren helburu ekonomikotik harago joan nahi genuen eta nahi dugu, alegia, ikastolako komunitatea indartzea nahi genuen, herriarekin eta herrietako eragile desberdinekin elkarlanean aritzea eta guztiekin zubiak eraikitzea, indarrak batuz". Izan ere, zubiak eraikitzea, elkarlanean aritzea eta denen indarra ba-tzea dira ikastola honen nortasunaren edo identitatearen ezaugarri nabarmenenak. Jaialdia antolatzeko hamalau batzorde sortu dituzte eta urte osoan zehar 300 lagun inguru aritu dira lanean. Egun handian, berriz, 1.500 lagun baino gehiago arituko dira lanean, guztien indarrak batuz dena ondo atera dadin.

Bi herrien simetria 1966ko urriaren 3an ireki zituen ateak Urretxu-Zumarraga Ikastolak, orduan Lourdesko Ama Ikastola. Seme-alabak euskaraz hezteko eredu propio eta berri bat sortu nahi zutela eta, guraso talde batek Pasiotarren babesean jarri zuen abian proiektu berria.

Bide aldapatsu honetan, Zubiak batuz leloari jarraituz aurrera eraman dute proiektua. Leloa hitz joko batetik sortu dute: ZU 2 ak 1 UZ. Bertan, Z hizkiak bi herriak eta erreka irudikatzen ditu;ZU (Zumarraga-Urretxu) eta UZ, berriz, (Urretxu-Zumarraga) simetriarekin jokatzen du. Leloa irudi bezala ere erabiliko da: logoak mekano moduko baten piezak ekartzen ditu gogora. Bost piezak elkartuz K18 osatzen da (Kilometroak 2018).

Era berean, irudiak bi herriei egiten die erreferentzia: pieza gorria bidegorria da;laranja, zubia;urdina, erreka eta zortzia, Kilometroen eguneko ibilbide edo zirkuitua. Aurtengo logo eta leloa Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikasle ohi diren Gorka Ojangurenek (leloa) eta Mikel Ruizek (irudia) sortu dituzte.

Lau gune Ibilbideak 5,9 kilometro izango ditu, lau gune nagusirekin: ikastola, Zumarragako plaza (Euskadi enparan-tza, Lizeoa eta Zelai Arizti batuko ditu), Etxaburu eta Santa Barbara. Gehieneko desnibela 200 metrokoa izango da ibilbide osoan.

Ibaiak banatu eta zubiak lotzen dituen bi herrietan ondo pasatzeko eskaintza zabala egongo da. Ikastolan, 9.30etik 12.30era, hasiera ekitaldia eta omenaldia ospatuko dira. Ondoren, gastronomia lehiaketa izango da: bertan kuadrillek garaiko produktuekin egindako jakiak prestatuko dituzte. 15.30ean, berriz, Erronkaren finala izango da.

Zumarragako plazan ere ez dira ekitaldiak faltako. Kontzertuak goizeko 11.15etik arratsaldeko 18.30 arte izango dira, euskal talde ugariren emanaldiekin. Trikuarri taldeak girotuko du goiza, Hiri Galduak bazkalostea eta Gozategi talde arrakastatsuak arratsaldeko azkeneko emanaldia eskainiko du.

Etxaburun, berriz, rock doinuak gailenduko dira, izan ere, gaur egun euskaraz rock and rolla egiten duen talde arrakastatsuenetako batek gazte eta ez horren gazteak dantzan jarriko ditu: Willis Drummond taldeaz ari gara. Baionakoekin batera, Eraso! eta Voltaia arituko dira.

Baina rock musikaz gain, trap doinuak ere entzungo dira, Gorpuzkingz taldearen bitartez. Azkeneko gunea Santa Barbara izango da eta bertan ekintza desberdin eta interesgarriak ospatuko dira. Alde batetik, kontzertuak egongo dira, La Basu (rapa euskaraz egiten duen kantaria) eta Hesian taldearen emanaldiekin eta, bestetik, skate gainean patinatzea gustuko dutenek, Axi Muniainekin hitzordua izango dute (egun osoan zehar).

Eutsi Erronkari Kilometroetako azkeneko edizioetan gero eta indar handiagoa hartzen ari den Erronka ere ospatuko da aurten. Lehiaketa itxura badu ere, kirolaren bidez balore positiboak jorratzea du helburu honako ekimenak, tartean, talde-lanaren garrantzia. Aurtengo Erronkan 18 ikastolek hartuko dute parte. Lau guneetan egingo dute (ikastolan, Zumarragako plazan, Etxaburun eta Santa Barbaran), talde bakoitzeko zortzi eta hamasei ikasle eta bi kapitainek. Finala arratsaldean ospatuko da, igerilekuan.

Erronketarako garrantzitsua da sasoi onean egotea eta kirolari ona izatea, baina burua ere erabili behar da. Izan ere, mota askotako probak antolatuko dira: toka, mailuketa, giza-proba, mosaikoa, Hamelgo dorrea eta eskalada.

Aurtengoak berritasun bat ere badu: talde guztiak sailkatuko dira finalerako. Finalak hiru atal izango ditu: hasieran talde guztiek hartuko dute parte (18), horietatik zortzi pasako dira bigarren atalera eta lau ikastola sailkatuko dira final handirako. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902