Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko dira San Jose auzoko igogailuaren eraikitze lanak

Aparailua lau geldiunez, bi pasabidez eta elkargunerako espazio batez osatuta egongo da

2018(e)ko urriaren 5a, ostirala - 06:04etan eguneratua

zumaia- Gaur bertan hasiko dira San Jose auzo zumaiarrean igogailu berria eraikitzen. Udalak jakitera eman duenez, lanek zazpi hilabete inguru iraungo dute eta, guztira, 1.244.288 euro bideratu dituzte auzoaren irisgarritasuna hobetuko duen aparailu hau errealitate bat izan dadin.

Basoko argigunean diseinuaren baitan eraikiko duten igogailuak ondorengo lau geldiune izango ditu. Aurrena Eusebio Gurrutxaga plaza inguruan egongo da eta, bestalde, San Jose kaleak bi izango ditu: bat goiko aldean eta bestea behekoan. Azken honetan pasabide bat eraikiko da igogailua auzoarekin lotzeko eta eskailera batzuen bitartez kale bereko bi geldiuneak konektatuta geratuko dira. Gainera, goiko aldekoan, bi altuerako plaza bat ere eraikiko dela eta behekoan, topagune bat sortzea dela helburua jakinarazi dute. “Espazio hori aprobetxatzeko hainbat aparkaleku berri sortuko dira”, azaldu du Zumaiako Udalak. Azkenik, laugarren geldiunea San Juan egoi-tzaren eremuan eraikiko dute eta honek ere pasabidea izango du auzoa eta igogailua konektatzeko. Gainera, “egoitzako langile eta erabiltzaileen eskariei erantzuna emanez”, bertara heltzen den arrapalarekin elkartuko den pasarela bat eraikiko dute.

Udalak iragarri du, igogailuaren lanen ondorioz, gaurtik aurrera hiri ortua dagoen eremu aurreko aparkalekuak desagertu egingo direla eta, horrez gain, San Jose kalea itxi egingo dela 18-22 atarien bitartean. Aldez aurretik barkamena eskatu nahi izan diete biztanleei “lanak direla eta sor daitezkeen eragozpenengatik.” - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902