Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Batua

Karmele Jaio - 2018(e)ko urriaren 5a, ostirala - 11:54etan eguneratua

Karmele Jaio

Karmele Jaio (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Karmele Jaio

Euskara batuaren 50. urteurrena ospatzen hasi ziren atzo Arantzazun, 1968. urtean ofizialki jaio zen leku berean, Arantzazutik mundu zabalera lelopean.

Bertan euskara batuaren aldeko manifestua onartuko zela irakurri nuenean pentsatu nuen zenbat eman digun batuak, zenbat aldeko manifestu mereziko lituzkeen, eta, aldi berean, zein gutxi eman diogu geuk, edo zein gaizki tratatu dugun askotan. Batuak eman digu kode komun bat, oinarri sendo bat, tresna bat gure hizkuntzaren egoera gutxika normalizaziorantz bideratu ahal izateko.

Berrogeita hamar urte hauetan aldamioak eraiki dira, eraikina guztiz altxatzea da geratzen zaigun lana. Eta lan hori nola egin, eta zer nolako euskara batua nahi dugun bezalako galderen inguruan hausnartzen ari dira egunotan Arantzazun. Une historikoa da, dudarik gabe, euskararentzat. Nire belaunaldikoei euskara batuak eman digu aukera gure ikasketak euskaraz egiteko, liburuak euskaraz idatzi eta irakurtzeko, euskara lan tresna moduan erabiltzeko, eta beste gauza askotarako ere… Gure hizkuntzaren biziraupenerako klabea izan da orain arte batua, eta etorkizunean gure hizkuntza biziko bada, euskara batuari esker izango da.

Askotan zein gaizki tratatu dugun aipatu dut, eta bereziki gogoan izan ditut euskara batuari artifiziala edo plastikozko hizkuntza izatea egotzi zaizkion uneak. Eta min berezia ematen dute hitz hauek euskaldun zaharrengandik, etxean euskalkiren bat ikasi dutenengandik, datozenean. Hemen denon hizkuntza baitago jokoan. Eta euskalki eta batua ez baitira bata bestearen kontrakoak, osagarriak baizik, batak bestea aberasten baitu.

Eta ezin baitugu ahaztu gaur batuan hazi diren euskaldun zaharrak ditugula. Manifestu bat baino gehiago zor diogu batuari. Eta zer esan batuari esker, eta egin duten sekulako ahaleginari esker, urte hauetan euskara ikasi duten guztiei, eta, zailtasun guztien gainetik, egunero erabiltzeko ahalegina egiten dutenei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902