Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Benito Lertxundi musikaria

“Zailak egin zaizkit disko guztiak;ez dut lanik gustura bukatu”

Benito Lertxundik disko berria argitaratuko du gaur, ‘Ospakizun gauean’, berezitasun batekin: ohiko argitaletxearekin grabatu beharrean, bere hurbilekoekin sortutako Kantaita Enea zigilu propioaren bitartez kaleratuko du

Harri Fernández / Argazkiak: Ruben Plaza - 2018(e)ko urriaren 5a, ostirala - 06:04etan eguneratua

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi

Galería Noticia

Benito Lertxundi'Ospakizuna gauean'diska atera berri du Benito Lertxundi, irudian Oria ibaiaren bazterrean

orio- ‘Ospakizun gauean’ sei urteren ondoren kaleratu duzun disko berria da. Lan hau Benito Lertxundirentzat ospakizun bat al da?

-Bizitzaren nolabaiteko liturgiak horrelako gauzekin eginda daude. Lehenago ez zegoen gauza bat kanpora ateratzen da. Hartu liteke ospakizun moduan.

Diskoari izenburua ematen dion abestiak bizipen bat du iturburu.

-Esperientzia bat izan nuen kantari hasi baino lehen, 21 urte inguru nituenean. Gauzekiko ohartze bat izan zen, nire bizitza guztiz aldatu zuena. Gerora, bizitzan aurrera noala, konturatu naiz orohar bizitzen ditugun gauzek, heziketa dela eta bestea dela, baloreen inguruan gidoi bat jarraitu behar dutela. Hain zuzen, gertakizun harekin ohartu nintzen gauzak ulertzeko modua ez dela metodo bat, ez dela saiakera bat. Ohartzen zara edo ez zara ohar-tzen, eta kito. Konfliktoak nondik datozen ohartuz gero, desikaste bat ezinbestekoa da.

Hain zuzen ere desikasteari garrantzia ematen diozu abestian.

-Desikastearen ondorioz gertatzen dira gauzak gure adimenean. Oso garbi daukat, adimena edo askea da edo ez da adimena, mentalitatea izatera pasatzen da, zerbitzuan dagoen zerbait izatera.

Bi urteren ondoren zure Twitter kontua berreskuratu zenuen abuztuaren amaieran lan honen berri emateko.

-Gure lanbideak bi alde ditu: kantak sortzea, prestatzea eta emanaldietan eskaintzea alde batetik. Gero, disko batean uzten dituzu. Gertatzen dena da zuk sortutako guztiaren esplotazioa beste alde batek egiten duela. Negozioaren beste atal bat da eta guretzat beti nahiko ezezaguna izan da, baina ezagutu nahi genuen eta horretan sartu gara.

Disko hau ekoizteko sortu duzuen zigiluaz ari zara, Kantaita Enea.

-Prozesu guztia bere osotasunean zer den jakin nahi genuen, lan horren jabe izateko.

Elkar etxearekin lan egin duzu orain arte. Gaizki hartu dute zure erabakia?

-Gu baino lehen beste batzuek ere horrelakoak egin dituzte. Ziur ez zaiela gustatu. Bizitzako gauzak dira hauek. Bakoitzak egin behar du egin behar duena.

Zigilua zure lanak ekoizteko sortu duzue edo beste artista batzuenak ere kaleratuko dituzue?

-Denborak ez dakit zer ekarriko duen, baina hasiera batean gure lana osotasunean ezagutzeko egin dugu. Besteena ekoizteko irekita egongo bagina azpiegitura handiagoa beharko genuke;gainera, ez daukagu enpresari mentalitaterik. Ez gaude horretarako prestatuta, baina bai gauza bat puntualki aurrera ateratzeko.

Kantari eta ekoizle moduan autoexigentzia bikoitza izango da.

-Ekoizte lanak lehenago ere gure esku ibili dira, gure kasuan. Asma-tzen dugu? Ez dugu asmatzen? Hori beste kontu bat da. Euskal Herrian oraindik nahiko haurrak gara esparru honetan, besteekin konparatuta. Sentsazioa dut kanpotik datozen hotsak ezberdinak direla guregandik ateratzen direnak baino. Bidea egiten da ikasten eta ikasten.

Kasu honetan zaila egin zaizue diskoa aurrera ateratzea?

-Zailak egin zaizkit denak. Nik ez dut lanik gustura bukatu. Beti pentsatu izan dut ez ote zen beste zerbait esku artean nuena. Jendeak kontuan har-tzen ditu, beharbada, beste gauza batzuk eta gertatzen da gertatzen dena. Estudioan nagoenean beti iruditzen zait hor dagoena ez naizela ni eta esku artean dudan hori ere ez dudala ondo ulertzen. Gauzak sar-tzeko garaian, kantatzeko garaian… dena oso artifiziala iruditzen zait. Gainera, 25 bat eguneko lanean gertatzen zait, erdi aldera, hamargarren egunean edo, hobeto sartzen zaizkidala abestiak, bukaeran baino.

Abestiak ez dira guztiz berriak, zuzenean jo izan dituzu.

-Disko hau eginda zegoen orain dela hiruzpalau urte. Kantuak aspaldian eginda zeuden. Gauza asko zirela medio -nola egin, zeinekin egin…- urte batzuk joan zaizkit.

Fernando Pessoaren bi letra moldatu dituzu. Zein da poeta portugaldarraren poetikarekin duzun harremana?

-Nire poeta kuttuna da. Urte asko dira bera irakurtzen hasi nintzenetik. Badira beste poeta batzuk ere, Pessoa bezala, gauza misteriotsu hori ukitzen dutenak. Pessoak barnera begira egiten du asko. Bere kezken artean gizarte antolamendua dago. Bere poemarik laburrenak gustatzen zaizkit niri, sarri irakurri behar izaten ditut. Laburtasun horretan, poema handietan baino, bere barne mundu gehiena islatzen du. Asko maite dut Pessoa eta oso identifikatua sentitzen naiz.

Alan Rankinen bertsio bat ere jaso duzue. ‘Kimu bat zuhaitzan’ da abestia eta Jon Maia bertsolariak egin du hitzen moldaketa.

-Albaolarekin Ternuara bidaiatu zuen Jon Maiak eta egun batean deitu egin zidan esanez handik opari bat ekarri zidala. Ez zidan esan zer zen. Denbora bat pasa zuen kantu hori euskaratzen eta CD batean eman zidan. Maiari kantu originala entzun zuenean oso barnean sartu zitzaion eta nirekin gogoratu zen. Aldiz, nik entzun ondoren pentsatu nuen: ez dut ikusten zergatik uste duen nire-tzako dela. Kolore nahiko idorra ikusi nion abestiari eta pentsatu nuen berde kutsu bat ematen banion, hau da, Irlandak beti izan duen nolabaiteko eragina, gehiago iritsiko zitzaidala. Zuzenean kantatzen hasi ginen eta pixkanaka aldatzen joan zen abestia. Estudiora joan nintzenean konturatu nintzen zuzeneko horrek ez zuela ezertarako balio. Galduta nengoen, abesti horrekin ez gindoazen inora. Bateriak eta baxuak eginiko oinarri batekin bideratu genuen.

Zure letrak ere badira diskoan, ‘Munduak ez du bakerik’ abestian, esaterako.

-Bakearen kontuarekin gertatzen zaigu, beste gauza askorekin gerta-tzen zaigun moduan, bila ibiltzen garela. Zer gertatzen da? Bakea ez dela behin ere helburua, beti ondorioa dela. Konfliktoa dagoenean ez da bakearen bila joan behar, baizik eta konfliktoaren bila, hori konpon-tzeko;ezer gehiago ukitu gabe, berez egongo da bakea.

Zure beste letra bati tiraka, politikaren kutsaduratik libre dagoen hizkuntzarik ba al dago?

-Ez dakit jendeari ze grazia egingo dion kantu honek. Herri domestikatuaz hitz egiten dut. Askotan entzun eta irakurri izan ditut tertulietan eta artikuluetan betikoak, euskara ahulegia omen dela politikaz kutsatzeko. Orduan planteatu nahi dut ea baden hizkuntzarik kutsadurarik gabe. Ez dago munduan bakarra baina, munduan erabat zabalduta dagoen gauza bat guk arazo egiten dugu. Askatasun gogorik gabe menderatu egiten da ahalik eta gehiago bai herria eta bai mintzaira. Kantu hau ez da batzuen oso gustukoa izango.

Zein da disko berriko zure abestirik gogokoena?

-Lehen hazia da gehien maite dudan kantua. Bizitzako liturgia guztiek ematen diguten zeregin eta gidoi horren gainetik adierazi nahi izan dut nik sentitzen dudan hori, zer den lehen hazia eta, ondorioz, zerk egiten gaitu zer. Iruditzen zait laburki azaltzen dudala nola ikusten dudan nik gai hori. Eta senari eman nahi diot garrantzia, inteligentzia sena baita. Senak esaten digu dena.

Abenduaren 1ean itzuliko zara Kursaalera, Mikel Laboa zendu zenetik hamar urte beteko diren egun berean.

-Ah, bai? Ez nintzen gogoratzen. Ez da gure gauza izan, Donostia Kulturak eman zigun egun hori. Eta ez dakit bigarren bat ez ote dugun egin behar. Sarreren salmenta ondo doa eta, agian, 3an egingo dugu beste bat. Mikeli dagokionez, iruditzen zait herenegun izan nintzela tanatorioan.

Urtarrilean, gainera, bost urte beteko dira Pete Seeger hil zenetik. Ez Dok Amairuko kideek ezagutzeko aukera izan zenuten, 1971n.

-Pete Seegerri buruz gauza asko esan ditzaket. Ez dakit baduzun tokirik (barre egiten du). Ez Dok Amairuko kontuekin hasi ginenean, bilerak egiten hasi ginenean, beste toki batzuetan ematen ari zenarekin gure burua jantzi beharrean ikusi ginen. Pil-pilean protesta kantua zegoen, bereziki, Ipar Ameriketan, eta horren aitetako bat Pete Seeger zen. Honek Raimon abeslariarekin erlazioa zuen eta Kataluniara ekarri zuen. Guk ere Raimonekin laguntasuna genuenez, aukera baliatu genuen eta Victoria Eugeniara ekarri genuen.

Lehendik entzuna zenuen Seegerren zerbait?

-Bai, ordurako zerbait entzun nuen nik. Beti gustatu izan zitzaidan Pete Seeger;Victoria Eugeniako kon-tzertu hartan hegal batean negoen ni, kortina tartean, kontzertuaren audioa grabatzen. Disko guztiak entzuteari utzi nion eta grabazio hori entzuten hasi nintzen. Izugarri gustatzen zitzaidan. Peteseegerianoa egin nintzen. Lehengoan norbaitek esan zidan Kimu bat zuhaitzan Pete Seegerren zantzua nabaritu zuela eta poztu egiten nau pentsatzeak hark zerbait eman zidala.

etiquetas: benito lertxundi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902