Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Izan EITB Jaia ospatuko da bihar, Donostian

Ekitaldiak pertsona orori egokitutako jarduera anitzez beteriko hamabi ordu iraunen ditu

Viernes, 5 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Atzoko aurkezpena.

Atzoko aurkezpena. (I. Ibañez)

Galería Noticia

Atzoko aurkezpena.

donostia- Euskal Irrati Telebistak aurtengo Izan EITB Jaia ospatuko du bihar, Donostian. Bertan, Hiru3 Jaia, Go!azen telesailaren aurrestreinaldia eta Gaztea Irratiaren hainbat kontzertu izanen dira. Ekitaldia Eneko Goia Donostiako alkateak, Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak eta Jon Lamarka Gaztea Irratiko koordinatzaileak aurkeztu zuten atzo Donostiako udaletxean.

EITBk hamabi orduko iraupena izanen duen jaia prestatuko du, 12.00etatik 24.00etara, hain zuzen ere. Antolakuntzaren esanetan, “etxeko txikientzako eta gazteentzako XXL festa” dator.

Halaber, prentsaurrekoan EITBren hainbat babeslek parte hartu zuten. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Miren Dobaran eta CaixaBankeko Negozio Saileko zuzendaria den Itziar Egaña.

Jardunaldia 12.00etan Belodromoan hasiko da. Hiru3 Jaiahamalau urtetik beherako gaztetxoei zuzenduta egonen da, eta opariak, zozketak, gastronomia, euskara edota ingurumena giroan barna ikusi ahalko dira.Egun osoan zehar Ene Kantak, 3txulo-k, 3zpa4-k edota Ali Baba eta 40 lapurrakantzerkiak beteko dute ikuskizunen saila.

Bestalde, 19.00etatik aurrera, Go!azen telesailaren laugarren denboraldiaren aurrestreinaldia gauzatuko da, Ohian Vega aurkezle modura egonda. Emanaldira joan ahal izateko, ezinbestekoak izanen dira telesailaren webgunean banatutako doako gonbidapenak.

Iluntzean, aldiz, festak gaztaro-ukitua hartuko du Gaztea Irratiaren kontzertuekin, 21.00etatik aurrera. Iseo &Dodosound with The Mousehunters eta Esne Beltza taldeek hartuko dute parte Belodromoan.

Gainera, jendearen eskura egonen diren jarduera guztiak doakoak izanen dira. - J. Otermin


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902