Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sahatsaga Goiko eremuan 60 etxebizitza berri eraikiko dira

Eraikuntza horietatik 20 babes ofizialekoak izango dira, beste 20 tasatuak eta beste 20 prezio librekoak

2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 06:03etan eguneratua

getaria- Getariako Udalak jakitera eman duenez, Sahatsaga Goiko eremua “erabat garatzeko bidean”, erabakiak hartu dituzte eta horregatik, “etxebizitza-sustapen berria” egingo dela iragarri dute.

Hasiera batean eremu horretan 30 etxe libre aurreikusten ziren arren, “legegintzaldi hasieran agindutakoari eutsiz, aldaketa egitea lortu da”, ohartarazi du Udalak. Hori horrela, 60 etxebizitza eraikiko dituztela esan dute. Horietatik 20 babes ofizialekoak izango dira, beste 20 tasatuak eta hirugarren herena prezio libreko eraikuntzak izango dira. Udalaren hitzetan “lursailaren jabea den Amenabarrekin egindako negoziazioari eta lankidetzari esker izan da posible sustapen berri hau”.

Era berean, babes ofizialeko eraikuntzetan edota tasatuetan interesa duen orok Etxebiden izena eman beharko du urriaren 16a baino lehen. Horretarako inprimakiak udaletxean bertan eskuratu daitezke eta informazio gehigarria www.etxebide.euskadi.eus webgunean. Bete beharreko baldintzen ordenantza urte amaiera aurretik prest izatea aurreikusten du Udalak eta beharrezko azalpenak orduan emango dituztela argitu dute.

Bestalde, prezio libreko etxebizitzetan interesa dutenek Amenabarrekin ipini beharko dute zuzenean kontaktuan. - N.O.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902