Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Datorren urteetan ez dira zergak igoko Beasainen

2019. URTEARI BEGIRA, | Udalbatzak aho batez onartu ditu urteko ordenantza fiskalak

2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 06:03etan eguneratua

beasain- Beasaingo udalerrian orain artean indarrean dauden zerga, tasa eta tarifak berdin mantenduko dira datorren urtean. Hala erabaki du aho batez Udalbatza osoak ohiko bilkuran.

Ordenantza fiskalen onespenaren inguruan aldaketa bakarra egon da;jarduera ekonomikoen zergan, soilik milioi batetik gora fakturatzen duten enpresengan eragina izango du. Hala, zergaren indizea %1,9tik %2,2ra igoko zaie. Gainontzeko zerga, tasa eta tarifetan, baina, ez da igoerarik izango.

bi proposamenHerritarren ba-tzordeak aurkeztu dituen proposamenen artean bi izan dira aho batez onartu direnak. Euskaltegi-etan euskara ikasten dutenei diru laguntzak emateko oinarriak izan da lehenengoa eta coworking guneak erabiltzeagatik emango diren diru laguntzak emateko oinarriak bigarrena.

Pertsona eta enpresa ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza hauek tokiko ekonomia eta gizarte garapena eta enplegua sustatzeko helburua dute. Honela, udalerriko enpresa txiki sortu berriek, jardu-era edo proiekturen bat garatzen ari direnek, coworking edo elkarlanean lan egin dezaten ahalbidetzeko asmoa bete nahi da. Onartutako oinarrien arabera, hala nola, espazio partekatu horietan alokairuaren prezioaren erdia ordaintzen lagunduko da hamabi hilabetez, gehi-enez.

Generoa ere izan dute eztabaidagai eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko legeak dioenari jarraituz, hizkuntza ez sexista izateko Beasaingo Udalean indarrean dauden ordenantzak berrikusteko prozesua burutuko da. - M.A.

etiquetas: beasain, zergak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902