Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Euskal selekzioak merezi du?

JOKIN IBARRA, EUSKAL HERRIKO K-1 PRESIDENTEA - Jueves, 4 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Geurea izan eta horrek herritarren artean sortzen duen ilusioan eta itxaropenean sinesten dugunontzat jakina merezi duela. Baina tamalez, gutxiengo batzuk baino ez gara izango horrela pentsatzen dugunak zeren batzuk, besteak beste ETBk, ilusio eta zaletasun hori gure artean zabaltzeko aukera eskura eta doan izan arren, oraingoan behintzat paso egin duelako. Eta ez da izan ez zekitelako, prentsaurrekoaren jakitun zirelako. Baino dirudienez, soilik, euskal selekzio batzuk merezi dute “gure” telebistaren arreta.

Riga (Letonia)n, urriak 4tik 7ra, Munduko K-1 txapelketa jokatuko da eta bertan 63 herrialde lehiatuko dira, artean, Euskal Herria. Aratz Garmendia bizkaitarra, Alexander Timoth xiberotarra, Lander Ripodas nafarra arituko dira lehian eta Sebastian Lopez lapurtarra entrenatzaile gisa arituko dena izango dira euskal ordezkariak.

Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902