Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

Erakusketa eta tailerra, Cristina Enean

Juan Varela Simó ilustratzaile naturalistaren lanak ikusgai egongo dira bihartik aurrera

2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 06:03etan eguneratua

"La forma del viento"de Juan Varela recopila alrededor de 50 ilustraciones.

Juan Varela. (ng)

Galería Noticia

"La forma del viento"de Juan Varela recopila alrededor de 50 ilustraciones.

donostia- Ostiral honetan, arratsaldeko 19.00etan, Juan Varela Simó ilustratzaile naturalista madrildarraren Bi argiren artean erakusketa berriak irekiko ditu ateak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, eta artista bera irekiera ekitaldian izango da. Egileak berak dioen bezala, “formato eta teknika ezberdinetan eginiko lanen hautaketa bat da erakusketa hau, naturan eginiko apunteetatik estudioko lanerainoko prozesua azaltzen saiatzen dena”, hots, argi natural eta aldakorretik, estudioko argi uniformeraino.

Juan Varelak ilustratzaile lanak egin zituen Felix Rodríguez de la Fuenterentzat eta Espainiako wildlife artkorrontearen aitzindaritzat jotzen da. Animaliak bere inguru naturalean behatzen ditu Varelak “animaliak molestatu gabe”, behaketarako teleskopioa eta prismatikoak erabiliz. Apunteak hartzeko arkatza eta akuarela erabiltzen ditu: “ezinbestekoa da proportzioei, jarrerei eta bolumenei buruzko apunteak hartzea, bai eta ingeraden marrazki azkarrak egitea ere. Praktikarekin posible da figura mugimenduan lan-tzea, berdin du gizakiak izan edo animali basatiak izan”. Estudioan, berriz, teknika konplexuagoak erabiltzen ditu, oleoa eta akrilikoa esaterako.

Erakusketa 41 lanek eta zazpi marrazketa apunte-koadernok osatuko dute, eta 2019ko urtarrilak 10 arte egongo da ikusgai eta jarduera osagarri gisa, azaroak 16, 17 eta 18an Juan Varelak marrazketa tailer bat zuzenduko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Informazioa eta izen-emateak cristinaenea.eus webgunean. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902