Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Mendi Film Festibala ostiralean helduko da Endoiako elizara

Itoitz Armendariz eta Eneko Agirre musherrek txakurrekin erakustaldia egingo dute zine emanaldiak hasi aurretik

2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 06:03etan eguneratua

deba- Zinea, mendia, mendi lasterketak eta mushing mundua gustuko dituzten guztiek ezinbesteko hitzordua dute datorren ostiralean Endoia auzoan. Izan ere, Bilboko Mendi Film Festibaleko Mendi Tour zirkuituak geldialdia egingo du egun horretan Endoiako elizan eta bertaratzen direnek mendia eta abentura uztartzen dituzten hiru ikusentzunezkoren emanaldiarekin disfrutatzeko aukera izango dute.

Proiekzioak (luzemetraia bat eta bi laburmetrai) 19.30ean hasiko dira elizan baina horren aurretik (18.30ean) Itoitz Armendariz eta Eneko Agirre euskal musherrek beren txakurrekin eta lerekin erakustaldia egingo dute auzoan.

filmeakEndoiako zine emanaldiei hasiera emateko Lance Mackey musher izarraren bizitza gorabeheratsua eta kirol lorpen handiak erakusten dituen The Great Alone luzemetraia ikusi ahalko da. Lan hori jatorrizko bertsioan eskainiko da, “baina euskarazko azpidatziekin osatuta”.

Bestalde, 2017ko Bilbao Mendi Film Festibaleko Sail Ofizialean parte hartu zuen Aurrera laburmetraia eskainiko da. Lan horren protagonista Zornotzako Oromiño auzoan jaio eta Deban bizi den Irene Sarrionandia mendi lasterkari beteranoa da (Irene emanaldian egongo da).

Emanaldiekin amaitzeko Mikel Irure zestoarrak Expedition Mongolie en Traineau 2003aurkeztuko du. Mikel Zestoako Agiro mendi elkarteko kidea da eta espedizio horretan parte hartu zuen. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902