Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Bilboko finalerako, faboritorik ez

2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 12:22etan eguneratua

Xistera

Galería Noticia

Xistera

Larunbatean jokatuko da Bilboko Deportivon Xisterako Interjai Txapeketako finala, eta ez da agertzen faborito garbirik. Antxonek eta Ibarluzeak, Goixerriren eta Andonegiren aurka jokatuko dute. Ligaskan ere elkarren aurka jokatuta daude, eta orduan gipuzkoarrek, Goixerrik eta Andonegik, alegia, irabazi zuten. Hala ere, Antxon eta Ibarluzea izan ziren ligaskako lehen postua lortu eta finalera zuzenean sailkatu zirenak.

Goixerrik eta Andonegik finalerdiak jokatu behar izan zituzten kiniela erara Bailo-Manci eta Retolaza-Urielen aurka. Sekulako itxura eman zuten mutrikuarrek. Aurrean bikain aritu zen Goixerri, eta atzean erabat agindu zuen Andonegik. Denek garbi daukate ez dagoela faboritorik.
"Ligaskan aurrena geratu ginen eta finalera zuzenean sartu, baina larunbateko aurkarien aurka galdu genuen. Ez dut uste faboritorik dagoenik. Nik lehia handia espero dut", esaten du Antxon Alberdik. "Euren kontra galdu egin genuen, eta hark ikasteko balio behar digu, zer egin behar dugun ikasi dugula uste dut", eransten du.

Beste aldetik ere ez dute faboritorik ikusten. "Ligaskan guk irabazi genien, baina sailkapenean atzetik geratu ginen. Oso bikote ona osatzen dute Antxonek eta Ibarluzeak eta haiei irabazteko lan asko egin beharko da. Ligaskako partidak ez du balio, lekua ere ezberdina zen Pauen jokatu genuen, eta orain Bilbon da. Hau ezberdina izango da", dio Ekaitz Mendizabal Goixerrik.
Aitor Andonegik ere garbi dauka partida zaila izango dela. "Atzean agintzea garrantzitsua izango da, aurrekoari lan asko kentzen zaiolako, baina Ibarluzea mendean hartzea ez da erreza izango, bera ere asmo berarekin etorriko baita", dio.

Hirugarren eta laugarren postua
Jaialdia 18.00etan hasiko da, eta finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postua jokatuko da. Bertan, Retolaza eta Uriel, Bailo ordezkatuko duen Lalooren eta Manciren aurka lehiatuko dira. Hau izango zen inork jokatu nahiko ez lukeen partida, denak finala nahi zutelako, baina hura lortu ezean, pilotari guztiek onartu dute partida ederra dela jokatzeko.

"Ez da berdina hirugarren geratu edo laugarren, eta guk garbi daukagu hirugarrena nahi dugula eta horretara aterako gara", dio Retolazak. "Denok nahi genuen finalean izan, baina hura lortu ez genuenez, orain hirugarrenaren bila gatoz", dio Mancik.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902