Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

Hitzetatik harago

Donostia Kulturak gidatutako Beste Hitzak-Other Words programak Europako hedadura urriko hizkuntzetan lan egiten duten sortzaileen egonaldiak sustatzen jarraitzen du

Harri Fernandezen erreportajea - 2018(e)ko irailaren 20a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Gerard de Jong kazetariak bildts hizkuntzari buruz berri emateko aukera izan zuen Donostiako liburutegi batean antolatutako mahai inguruan.

Gerard de Jong kazetariak bildts hizkuntzari buruz berri emateko aukera izan zuen Donostiako liburutegi batean antolatutako mahai inguruan. (n.g.)

Galería Noticia

Gerard de Jong kazetariak bildts hizkuntzari buruz berri emateko aukera izan zuen Donostiako liburutegi batean antolatutako mahai inguruan.

“Programak ez du bakarrik zentzu literarioa, hizkuntza batzuentzat haien gailur nazionala da”

Irundar bat Mazedonian, Curaçaoko autore bat Irlandan eta frisiar bat BECeko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. 2016ko Europako Kultur Hiriburu-tzaren baitan sortu zen Beste Hitzak-Other Words programa (Donostia Kulturaren bultzadarekin), hedadura urriko Europako zenbait hizkun-tzen literatur zirkuitua osatzeko helburuarekin, idazle edo kultur sortzaileen egonaldien bitartez. Indarrean jarraitzen du gaur egun eta egonaldiez harago doa: hizkuntzak nazioarteratzen eta suspertzen laguntzeaz gain, herrien arteko erlazioak sendo-tzea eta esperientzien elkartrukea ahalbidetzen dituela azpimarratu du Imanol Galdosek, Beste Hitzak-Other Words programaren koordinatzaileak.

Europako bost bazkidek osatzen dute proiektua eta Donostia Kultura da horien artean “liderra”. Hizkun-tzak ere bost dira: frisiera/mendebaldeko frisiera, mazedoniera, esloveniera, irlandera eta, noski, euskara. Bazkide bakoitzak urtero bi idazle edo sortzaile bidaltzen ditu beste herrialdeetara zortzi asteko egonaldi bana egin dezaten. Egonaldietan, literatur proiektuak lantzen dituzte eta amai-tzean beste lau hizkuntzetara itzultzen dituzte, baita ingelesera ere -www.bestehitzak.eus webgunean eskuragarri daude orain artekoak-.

Galdosek azaldu duenez, aste honen hasieran, adibidez, Naiara Maia idazle irundarra Mazedoniara iritsi da. Bertan, mazedonierako hi-tzak abiapuntu harturik euskarazko poesia bilduma bat landuko du. Bitola hirian, gainera, Frisiatik iritsitako Jan Minno Rozendarekin bat egingo du.

Bestalde, sortzaile mazedoniar bat ere badugu gure artean: Stefan Markovskik Gipuzkoan landuko du bere proiektua urrira arte eta bere herriko telebista nagusian oihartzun handia izan du bere egonaldiak.

Izan ere, profil ezberdinetako pertsonak ari direla parte hartzen azaldu du koordinatzaileak, ez bakarrik idazleak: filosofoek, gidoilariek -Markovski bezala- eta saiakeragileek ere, besteak beste, parte hartu dute.

Proiektua hasi zenetik gure artean bost sortzailek egin dute egonaldia: Vicktor Jakimovski (Markovski bezala, mazedoniarra);Bart Kingma eta Gerard De Jong frisiarrak;eta Colm Ó Ceallacháin irlandarra. Urriaren hasieran, gainera, Esloveniako beste kultur sortzaile batek ekingo dio Donostian egonaldiari: Bojana Križanec. “Programa honek ez du bakarrik zentzu literarioa, beste potentzialitate bat ere badu”, argitu du Galdosek. Hizkuntza batzuentzat haien “gailur nazionala” dela gehitu du. Frisian, esaterako, hiztunak “asko dira”, baina hizkuntzaren egoera “ahula da”: “Euskal Herriko egoera azaldu izan diedanean liluratuta gelditu dira;Frisian Lehen Hezkuntzan frisieraren irakaskuntza astean ordubetekoa bakarrik da”.

Kingma Euskal Herrira etorri zenean bertsolaritzarekin maitemindu zen -Txapelketa Nagusiko finalean izan zen BECen eta ordu erdiko dokumentala grabatu zuen, Frisiako eta Holandako telebista nazionalean eskaini dena- eta bertsolaritzaren eredua Frisiara esportatu egin nahi izan zuen. Frisierazko bertsolaritzari barteldje deitu diote eta Leeuwarden aurtengo Europako Kultur Hiriburua dela aitzakia hartuta, Euskal Herriko zenbait bertsolarik bidaia egin dute zenbait tailer eskaintzeko.

Programak badauka beste ezaugarri bat: bazkideek beste hizkuntza bat gonbida dezakete. Frisiak hizkuntza txikiago bat hautatu zuen: bildts delakoa, Het Bildt herrian hitz egiten dena -6.000 hiztun inguru ditu-. Deialdi horren bidez etorri zen De Jong Donostiara -The Bildtse Post egunkariaren zuzendaria- eta gure artean egon zen bitartean, Holandako telebista nazionala etorri zen Gipuzkoara astebeteko programa filmatzera.

Bildts hizkuntzari Beste Hitzak-Other Words programak “susperraldi” bat suposatu dio, Galdosen ustez, baina ez da kasu bakarra: Irlandarentzat ere garrantzitsua dela gehitu du, ez zutelako orain arte programarik nazioartean irlanderaren berri emango zuenik. “Ez hori bakarrik, orain arte Frisia eta Euskal Herriaren artean horrelako harremanik ez zegoen”, azaldu du.

programaEgonaldietan, idazle bakoitzak bere proiektua lantzeko denbora dauka. Modu berean, bazkide bakoitzak sortzaileentzako egitaraua ere antolatzen du. Adibidez, Donostiako liburutegietan antola-tzen diren Donostia Book Klub literatur jardunaldiak aprobetxatu dituzte orain arteko bisitariek euskal gizartean beraien proiektuak azaltzeko.

Gainera, ikastetxetara joan daitezen ere saiatzen dira. Gipuzkoan bere egonaldia egin zuen Colm Ó Ceallacháin idazle irlandarra Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Ekintzan izan zen gaztetxoei hitzaldi “oso arrakastatsua” ematen, adibidez. Egonaldiaren bukaera aldera beste sesio ireki bat ere antolatzen dutela azaldu du koordinatzaileak.

Curaçaotik irlandaraDonostia Kulturak programaren muga geografikoak “apurtu” ditu sortzaile gonbidatu bat hautatzerako garaian, Curaçaoko idazle bat aukeratu baitu. Venezuela iparraldean dagoen uhartea da Curaçao -programak ere oihartzun handia izan du bertan-, baina politikoki Herbeheretako eskualde autonomoa da -europar hiritarrak dira- eta badu nederlanderaz aparte, hizkuntza gutxitu bat: papiamentua.

Donostia Kulturak Irlandara bidaltzeko idazle bat gonbidatu behar zuen eta Donostian bizi den Curaçaoko emakume baten bitartez -Nanelia Walfenzao-, hango zenbait kultur eragilerekin kontaktuan jarri zen. “Izan dugun deialdirik arrakastatsuena izan da. Hamasei idazlek eman zuten izena eta erabakia oso lehiatua izan da”, onartu du Galdosek.

Azkenean, Elvira Bonifazio izan zen Donostia Kulturak hautatutako idazle gaztea. Belfasten dago orain bere egonaldia egiten: “Mundu zabalaren ikuspegitik, Curaçao-Irlanda-Euskal Herria triangelua lotu duen proposamena da Beste Hitzak-Other Words”. Herbeheretako eskualde autonomo horretan itxaropen handia sortu du programak. Hainbesterako oihartzuna izan du, Bonifazio Curaçaoko Kultura ministroarekin bilduta ere egon dela, hura harrituta eta hunkituta agertu zelako papiamentua nazioarteratuko zuen proiektuarekin eta bere bultzatzaileekin.

Hasiera batean, egitasmoak lau urteko iraupena zuen eta datorren urtearen lehen erdian da bukatzekoa, baina programak aurrera egin dezan lanean ari dira. Ez hori bakarrik, zabalkuntzan ere pentsatzen ari dira, zenbait herrialdetako eragileek ekimenean parte hartzeko interesa adierazi baitute, Eskozian kokatua dagoen Skye irlako Sabhal Mòr Ostaig unibertsitateak esaterako -eskolak scottish gaelic hizkuntzan ematen ditu-. Galdosek aditzera eman duenez, Faroe uhartetako eragileren batek ere interesa agertu du.

bazkideak

Euskal Herrian: Donostia Kultura.

Frisian: Tresoar.

Mazedonian: Bitola gazte-foroa.

Irlanda: Foras na Gaeilge.

Eslovenia: Art X-op Arte Garaikideko Elkartea

hizkuntzak

Euskara: 720.000 hiztun (2012).

Frisiera/Mendebaldeko frisiera: 600.000 hiztun (2004).

Mazedoniera: Hiztunen kopuruaz ez dago adostasunik. Kopuru zehatza ezagutzen ez den arren, 1,6 milioi eta 2 eta 2,5 milioi bitartean dagoela esaten da.

Esloveniera: 2,5 miloi pertsona inguruk eslovenieraz hitz egiten dute gaur egun eta horietatik gehienak Eslovenian bizi dira. Europako beste leku batzuetan ere hitz egiten da, baita urrunago ere: Esloveniako errepublikatik kanpo 400.000 hiztun daude, gutxi gorabehera.

Irlandera: Irlandako errepublikan, 1.774.437 pertsona (biztanleen %40,6), irlanderaz hitz egiteko gai dira. Ipar Irlandako erroldan, 184.898 pertsonek (%10,65), irlanderazko ezagutzak dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902