Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ibon Uranga ZUMAIAKO OLARRO EGUNAREN SORTZAILEA

“Ardura handia da 600 pertsonentzako sukaldatzea, baina gustura egiten dugu halako egun garrantzitsuan”

Zumaiako Olarro Eguna, ia San Telmoen parean egotera iritsi da ideia sortu eta hamabost urte beranduago. Horren errua Ibon Urangak izan du hein handi batean

Nagore Odriozola - 2018(e)ko irailaren 18a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Ibon Uranga, Zumaiako Olarro egunaren sortzailea.

Ibon Uranga, Zumaiako Olarro egunaren sortzailea.

Galería Noticia

Ibon Uranga, Zumaiako Olarro egunaren sortzailea.

zumaia- Ibon Uranga sukaldaritzako irakaslea ez ezik, zumaiarrek Olarro Eguna ospatzearen errudunetako bat da. Duela hamabost urte herrian festa berri eta esanguratsu bat sortzearen ideia izan zuten hark eta beste hiru lagunek, eta orduztik musutruk aritu da urtero herri osoa biltzen duen festa hau antolatzen.

Nola bihurtzen da halako festa garrantzitsuan herriko ohitura bat besterik ez zen zerbait?

-Duela hamabost urte Zumaian egin zen Erdi Aroko festa baten ostean hasi zen guztia. Festa hartan postu bat ipintzeko aukera izan genuen lau lagunek, eta frantziskanoz mozorrotuta hantxe aritu ginen, txistorra, ardoa eta txurroak egiten herritarrentzat. Gauean, ordea, emazteekin afaltzera joan eta egunaren balorazioa egiten ari ginela, festa ezberdin bat egitea ongi legokela otu zitzaigun, Erdi Arokoa leku guztietan egiten zelako.

Eta olagarroa etorri zitzaizuen burura, ezta?

-Horixe. Pentsatu genuen Mutrikun berdelarena, Getarian antxoena eta Orion bixiguarena egiten bazuten, zergatik ez genuen guk zumaiarrok olagarroaren eguna ospatuko. Beraz Udalari proposamena egin eta onartu egin ziguten.

Erraza ez zen izango hura antolatzen hastea...

-Batere. Alde batetik, zenbat olagarro erosi behar genuen ere ez genekien eta bestetik, nik garai hartan Llanesen egiten nuen lan sukaldaritzako irakasle moduan, beraz guztia han prestatu behar izan genuen. Bi urtez hala aritu ginen, ikasleekin olagarroa prestatzen nuen astean zehar, egosiz, brotxetak eginez, buruekin enpanadak prestatuz, etab. eta gero nik kotxean ekar-tzen nuen Zumaiara.

Laguntzarik izango zenuten, ez?

-Nire lankideena. Lagunak dira eta haiekin batera egin genuen lan guztia. Postu bat ipini genuen lehen bi urtetan eta bertan prestatzen genuen guztia: goizez zopa, gero bazkaria eta gero brotxetak. Bi urteren ostean, lan asko zela eta herriari zabaldu nahi izan genion festa bera, baita parte hartzeko aukera ere, eta erantzuna ona izan zen. Orduztik hamalau urtez ospatu dugu festa hau, batzuetan hobeto atera zaigu eta besteena okerrago, baina sekulako arrakasta du beti.

Arrakastaren giltza, beraz, herriko eragileen parte-hartzea da?

-Bai, guztiz. Izan ere elkarte asko dira laguntzen dutenak eta modu horretara inor ez da baztertua sentitzen festa honetan. Janariaren inguruko festaz ari gara eta jatea guztiok atsegin dugu. Ezker edo eskuin... goiko edo behekoak izanda ere, denon festa da Olarro Eguna.

Zuk nola nahiago duzu olagarroa?

- Niri patatekin asko gustatzen zait, egosia dagoela gero plantxan eginda esaterako. Moztua jartzen dut olio eta gatz lodi pixka batekin, eta azpian patata purea jartzen diot. Onena niretzat horrela, baina ajilloan ere bai, bestela. Nahiago beroa, hotza baino, hori bai.

Zopak ordea, herritarrengan iri-tzi ezberdinak sortzen ditu, ez?

-Zopa… “topamos con la iglesia” zoparekin. Edadetuko pertsona bati fuertea gustatuko zaio, baina gazte jendeak xuabea nahiago izaten du. Azken finean, zaharren ohitura zen zopa jatea. Gaur egun ohitura hori gazteen artean nahiko galdu da Zumaian, egia esan. San Telmotan eta Olarro Egunean besterik ez da jaten, eta badira kanpoan bizi diren zumaiarrak egun horietan zoparen bila datozenak, pentsa.

Ardura handia da 600 pertsonarentzat sukaldatzea, goza al daiteke festaz nolabaiteko karga horrekin?

-Nik festaz gozatzen dut duela 40 urte nirekin ikasten hasi ziren lagunak etortzen direlako. Asturiasetik, Donostiatik, Valentziatik... azken hori, noski, paella egiten jartzen dugu. Nik haien konpainiaz eta haiekin lan egiteaz gozatzen dut. Ardura handia da, bai, horrenbeste jenderentzat sukaldatzea, baina gustura egiten dugu. Guztiz festan egon ez arren, niretzat egun garrantzi-tsua da lagunen presentziagatik.

Nola ikusten duzu zure burua Olarro Egunaren etorkizunean?

-Gehien gustatuko litzaidakena, lanaren karga beste norbaiten eskuetara pasatzen denean, kanpotik datozen lagun horiekin kuadrilen arteko estropan parte-hartzea izango litzateke, egia esan. Dena etorriko da.

Gipuzkoatzen

Mendirik atseginena: Asturiaseko Picos de Europa, asko gustatzen zaizkit.

Hondartzarik maiteena: Etxekoarekin geratuko nintzateke, noski. Zumaiako Itzurun hondartza.

Paisaia idiliko bat: Batekin geratu beharko banu, Tahiti esango nuke.

Festa edo ekitaldi gustokoena: Dudarik gabe, Zumaiako San Telmo festak.

Txokorik maitatuena: Asko gustatzen zait Zumaiatik Itziarreko Sakonetara bidean, kostatik zehar ibiltzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902