Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Egia, Aiete, Erriberak eta Intxaurrondo jaietan dira

Hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko lau auzo horietan asteburu osoan zehar

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

donostia- Txupinazoa atzo arratsaldean bota zuten Egian eta jaiek hartuko dute auzoa asteburu honetan, Porrontxo eta Porrontxa erraldoiak lagun. Haur, gazte eta beteranoen eguna izango dute gaur, bihar jolasak eta musika izango dira nagusi eta igandean euskal jaia egingo dute.

Intxaurrondo Zaharrean ere abiatu zituzten ospakizunak atzo arratsaldean pintxo-poteoaren ondoren eta, besteak beste, Intxaurrondo eguna antolatu dute biharko.

Loiolako Erriberetan, berriz, gaur hasiko dituzte auzoko jaiak, 19.00etako pregoiarekin, Handia filmeko taldearen eskutik. Hamar urte beteko dira aurten festak lehenengoz ospatu zituztenetik.

Aieten ere izango da zer egitekorik. Festetako bigarren asteburuan, besteak beste, erromeria egingo dute bihar Katxolan. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902