Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azkorbebeitia eta Iñarra lehenak izan dira Axari Trailen

Igandean jokatu zen Idiazabalen Mikel Garmendiaren oroimeneko proba luzea eta laburra

M. Aranburu - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ander Iñarra Hirumugetako gainean, lehen postuan.

Ander Iñarra Hirumugetako gainean, lehen postuan.

Galería Noticia

Ander Iñarra Hirumugetako gainean, lehen postuan.

idiazabal- Igande goizean Goierriko herri asko euri tantekin batera esnatu baziren ere, ez zen Idiazabalen kasua hori izan. Egun handirako prest zen guztia, Axari Trail mendi probako seigarren edizioa hastear zegoen. Antolakuntza taldekoak eta herriko boluntarioak beren lekuetan jarri ziren, eta 9.30etan abiatu ziren korrikalariak Idiazabalgo plazatik. Ibilbide luzea egitea aukeratu zutenek 25,34 kilometro zituzten aurretik eta proba mo-tzekoek, bestalde, 16 kilometro.

Hirumugeta puntutik lehen postuan pasa zen Ander Iñarra lezotarrak eta halaxe jarraitu zuen ibilbidean zehar. Azkenik, bera izan zen lehena helmugaratzen mutilezkoen kategorian, 2:09:49ko denborarekin. Bigarrena Beñat Katarain zegamarra izan zen, sei minutura. Faboritoetako izen bat zen zegamarrarena eta beste behin sasoitsu dagoela erakutsi zuen. Hirugarrena, berriz, Jon Ugalde andoaindarra izan zen, 2:18:01eko denbora eginez. Lehen herritarra Ander Serrano izan zen (2:20:55), nahiz eta bere anaia Sergiorekin batera lehia bizia izan eta denbora bera egin zuten. Hala ere, txipak zehaztu zuen anai gazteena iritsi zela lehenago.

Emakumezkoetan ere ez zen sorpresa handirik izan eta Oihana Azkorbebeitiak 2:34:43ko denboran osatu zuen ibilbidea. Bigarrena Laida Elizegi zaldibiarra izan zen (2:40:39) eta hirugarrena Maud Combarieu urruñarra, 2:42:22ko denborarekin. Herriko emakumerik ez zen atera kasu honetan.

Korrikalari askok agertu zutenez, ibilbidean zehar bero handia pasa zuten eta horregatik jendea nahiko kaltetuta iritsi zen helmugara. Ibilbide laburrekoek zorte handiagoa izan zuten, 16 kilometroetan zehar beroa egin bazien ere, ez zuten handikoek bezainbeste sufritu orokorrean. Gizonezkoetan Iñigo Arias bilbotarra izan zen lehena (1:22:01) eta bi segundura iritsi zen Josu Imaz beasaindarra. Etxarri-Arana-tzeko Aritz Munarriz, aldiz, 40 segundura iritsi zen. Proba laburrean lehen herritarra Axier Oiarbide izan zen.

Ordu bat, 37 minutu eta 57 segundu behar izan zituen Ane Iturria tolosarrak ibilbide laburra osatzeko. Jarraian iritsi zen Oihana Zubillaga anoetarra (1:43:24) eta Ane Eizagirre zumaiarra (1:44:18). Lehen herritarra, berriz, Maialen Aseginolaza izan zen.

Probak amaitu ostean, guztiak elkarrekin bazkaldu zuten Zelaa kiroldegian eta zegoen giro ona aprobetxatu zuten lasterketa ikustera eta parte hartzera animatu ziren guztiek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902