Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Javier Fernández elgoibar sasoian zerbitzuaren teknikaria

“Elgoibartarren artean dagoen sedentarismo maila murriztea da zerbitzuaren helburu nagusia”

Elgoibartarrek jarduera fisikoa era sistematizatuan eta kontrolatuan egiten lagunduko dien doaneko zerbitzua dute eskura

Jabi Leon - 2018(e)ko irailaren 11a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Javier Fernández, Elgoibar sasoian zerbitzuaren teknikaria

Javier Fernández, Elgoibar sasoian zerbitzuaren teknikaria

Galería Noticia

Javier Fernández, Elgoibar sasoian zerbitzuaren teknikaria

elgoibar- Udalak eta Udal Kirol Patronatuak herritarrak jarduera fisikora gerturatzeko Elgoibar sasoian izeneko zerbitzua jarri zuten abian joan den maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Orain, abuztuan izandako etenaldiaren ondoren, Kirol Zientzietan lizentziatua den Javier Fernándezek gidatzen duen zerbitzua martxan da berriro ere.

Zergatik sortu da ‘Elgoibar sasoian’ jarduera fisikorako orientazio zerbitzua?

-Batez ere, erakundeek ikusi dutelako gaur egungo gizartean sedentarismo maila gero eta handiagoa izaten ari dela. Herritar askok batere osasuntsuak ez diren ohiturak barneratu dituzte eta horren aurrean zerbait egin beharra zegoen.

Zeintzuk dira zerbitzuaren helbururik nagusienak?

-Helbururik nagusiena, elgoibartarren artean dagoen sedentarismo maila murriztea da eta horretarako jarduera fisiko nahikoa egiten ez duten herritarrei jarduera beren kabuz erregulartasunez egiteko ohitura hartzen laguntzen diegu.

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

-Lehenik eta behin, herritarrak aurretiko hitzordua eskatu behar du Olaizaga kiroldegian, Mintxetako kirol instalakuntzetan edota elgoibarsasoian@elgoibar.eus helbidera idatziz. Horren ondoren elkarrizketa bat egiten dugu berarekin, beti ere, bere egoera ikusi eta duen bizimodua ezagutzeko. Jasotako informazioa aztertu ondoren pertsona horrentzat egokiena izan daitekeen jarduera identifikatu eta programa txiki bat proposatuko diogu. Hori bai, helburuak herritarrarekin batera zehaztuko ditugu eta horren ondoren jarraipen bat egingo dugu helburu horien betetze maila nolakoa izaten ari den ikusteko.

Nori zuzenduta dago?

-Elgoibar Sasoian adin guztietako herritarrei zuzenduta dagoen doaneko zerbitzua da. Ez da Udal Kirol Patronatuko bazkide izan behar zerbitzua erabiltzeko. Azken batean, ahalik eta jende gehien erakarri nahi dugu: kirolik praktikatzen ez duten herritarrak, patologiaren bat dutenak, ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrak, esklusioan daudenak... Herritar guztiak ongietorriak dira.

Ez da erraza izango jarduera fisikorako ohiturarik ez duten herritarrak zerbitzura gerturatzea...

-Halaxe da. Horregatik Osasun zerbitzuarekin, Udalaren Ongizate sailarekin, herriko ikastetxeekin, Eskola Kirola egitasmoaren arduradunekin eta herriko beste eragilerekin lankidetzan ari gara;ariketa fisikoa egiteko beharra duten pertsonak identifikatzen dituztenean gure zerbitzura bideratzeko.

Zein da zuengana gerturatzen ari den herritarraren perfila?

-Oraindik ez dago perfil jakin bat finkatuta. Denbora gutxi da lanean hasi ginela eta momentuz adin guztietako herritarrak etorri dira: adinekoak, 40-50 urte bitartekoak eta kirolarekin harreman gutxi izan duten gaztetxoak ere.

Non eskaintzen da zerbitzua?

-Mintxetako instalakuntzetan eta Olaizaga kiroldegian. Mintxetako bulegoa astelehen arratsaldetan (17.00etatik 18.00etara eta 20.00etatik 21.00etara) eta ostegun goizetan (10.30etik 12.30era) egoten da irekita eta kiroldegikoa, berriz, astearte goizetan (10.30etik 12.30era). Esan bezala, zerbitzua erabiltzeko aurretik hi-tzordua eskatu behar da kirol instalakuntzetan edo elgoibarsasoian@elgoibar.eus helbidera idatziz. Era berean, zita telefonoz eska daiteke kiroldegiko 943 744 415 edota Mintxetako 943 747 356 zenbakietara deituz.

Zer esango zenieke ariketa fisikoa egiteko zalantzan daudenei?

-Ezer galtzeko eta asko irabazteko dutela. Asko dira jarduera fisikoak pertsonetan ekar ditzakeen onurak, alde fisikotik, psikologikotik eta sozialetik, beti ere, modu egokian eta jarraipen batekin egiten bada.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena Sakonetako hondartza. Umetan gurasoekin joaten nintzen hara eta oso oroitzapen politak ditut.

Paisaia bat Debako Itxaspe auzotik dauden itsasorako bistak zoragarriak dira.

Festa edo ospakizun bat Elgoibarko jaietako Txiki eguna, zalan-tzarik gabe. Asko disfrutatzen dut egun horretan lagun artean.

Mendi bat Xoxote asko gusta-tzen zait.

Hondartza bat La Concha. Gipuzkoako hondartzarik ikusgarriena iruditzen zait.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902