Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeen arteko aliantzen beharra defenditu dute emakumeen elkarteek

2018(e)ko ekainaren 13a, asteazkena - 19:07etan eguneratua

(Irekia)

Galería Noticia

Gaur goizean Gasteizko Europa Jauregian Emakundek urtero EAEko emakumeen elkarteen ordezkariekin antolatzen duen jardunaldia ospatu da. Ehunka ordezkari hurbildu dira ahalduntze kolektiboari eta sororitateari buruzko jardunaldira. Jardunaldiaren izenburua izan da “Ahizpatasuna, kolektiboki eta generoaren ikuspuntutik ahalduntzeko bide gisa”. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Maite Bilbaok, Arabako Aholku-azpibatzordeko presidenteak ireki dute jardunaldia. Landaidak gogoratu du emakumeen ahalduntzerik gabe ez dagoela berdintasunik, eta elkarteek urtean zehar egiten duen lana goraipatu du. Honekin batera adierazi du benetan garrantzitsua dela espazioak irabaztea, "emakumeen ahotsa entzunarazteko eta emakumeen erabakiak errespetatuak izan daitezen". 

Bestetik, Marina Subirats soziologian katedraduna eta feminismoaren munduan erreferentea denak hitzaldia eskaini du Pilar Careaga editore eta feministarekin batera. Arabako aholku-azpibatzordeko kidea den Nuria Sáez de Jauregik aurkeztu duen hitzaldian, Subiratsek aurtengo martxoak 8a gogoratu du eta adierazi du "jada beste une batean gaude, emakumeak aldatu gara azken hamarkadetan, orain kolektiboa nola aldatzen dugun ikusiko da". Arauak aldatu behar direla esan du eta aurrera egiteko momentua dela.

Bere aldetik, Pilar Careagak adierazi du elkarteak direla sororitateak duen tresna politikoa eta elkarteetan sarean sortutako estrategiek emakumeen ahotsa entzunarazten laguntzen dutela. Jardunaldiaren bigarren partean lan tailer bat egin dute elkarteetako ordezkariek ahizpatasunean oinarrituta. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902