Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Egurrezko raketa... eta Gary Cooperekin afaltzera

1917 eta 1980 urteen bitartean profesionalak eta arrakastatsuak izan ziren emakume raketistei inguruko erakusketa zabaldu dute euskal jaien baitan

Erreportajea Arantzazu Zabaleta - Sábado, 3 de Septiembre de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Nekane Larramendi, Ramonita Gametxo, Gloria Agirre eta Agustina Otaola, Gurpegui zinegotziarekin eta Raketistak elkartekoekin.

Nekane Larramendi, Ramonita Gametxo, Gloria Agirre eta Agustina Otaola, Gurpegui zinegotziarekin eta Raketistak elkartekoekin. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Nekane Larramendi, Ramonita Gametxo, Gloria Agirre eta Agustina Otaola, Gurpegui zinegotziarekin eta Raketistak elkartekoekin.

Horietako batean, Gary Cooperekin batera agertzen dira, beste batean, Mexikoko kirol proba baten inaugurazioan... Izan ere, euskaldunak izanda ere, gehienek Madrilen, Kuban eta Mexikon izan zuten arrakasta.

36 urte pasatu dira Madrileko frontoia itxi eta Agirrek (Txikita de Aizarna) azken partidak jokatu zituenetik. Bere momenturik onenean iritsi zen itxiera: “Raketista onak Mexikora eta Kubara joan zirenenean, gelditu ginenen artean nintzen ni ona”, gogoratu zuen atzo argazkiei begira. Kirolari bizitza bukatu zitzaion orduan, baina frontoian lortutako irabaziei esker Unibertsitatera joan ahal izan zuen eta Farmazia ikasi.

Erakusketari begira, hunkituta zegoen Gametxo ere. “Guri ez zaigu ahazten, urte asko izan ziren, baina gurekin akordatzea orain... Esker-tzekoa da”, gaineratu zuen. Alfonso Gurpegui Festetako zinegotziaren eskutik lore sorta ere jaso zuten atzo erakusketaren aurkezpenean.

“Geratzen diren raketistak adinekoak dira eta horrelako erakusketa orain ez bagenuen egiten, beranduegi izango zen agian”, azaldu zuen Jon Juanes Raketistak Lehen eta Orain elkarteko kideak. Haiena izan da azken urteotan egindako ikerketa lan sakona raketisten lana ezagu-tzeko. 1917. urtean Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarrak neska gazte talde bat aukeratu, Madrilera eraman eta hor hasi zen haien ibilbidea, egurrezko raketa sendoak eskuetan eta larruzko pilotarekin. Arrakasta izan zuten Estatuan eta baita Ameriketan ere eta raketa eskolak ere sortu zituzten ondoren.

Ramon Labayen plazan jarritako panelekin osatutako erakusketaz gain, hilaren 7an hitzaldia izango da San Telmon Juanesen, Agustina Otaolaren eta Maider Mendizabal egungo pelotari profesionalaren eskutik. Hilaren 9an raketa partidak ere antolatu dituzte Egiako frontoian (19.30ean).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902