Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Summa Aldapetako ikasle talde batek ESME saria jaso du

Aurtengo edizioko proiektu irabazlea "Kriechen" izan da, balio handiko objektuak lokalizatzeko gailu bat, Daniel Gomez, Ibon Goikoetxea, Juan Cobo eta Guillermo Finedo Summa Aldapeta ikastetxeko ikasleek proposatua.

2018(e)ko apirilaren 24a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Los finalistas de los premios ESME, posando en el ayuntamiento de Donostia.

ESME sarien finalistas, Donostiako udaletxean. (Foto: Iker Azurmendi)

Galería Noticia

Los finalistas de los premios ESME, posando en el ayuntamiento de Donostia.

DONOSTIA. Pasa den ostiralean, Donostiako Udaletxean, Enpresa ideiarik onenaren ESME Lehiaketaren XXVII. edizioko sariak emateko ekitaldia izan zen. Ekimena Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ESME Junior Enpresak antolatzen du, eta LOGSE batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako EAEko ikasleentzat enpresa mundura hurbiltzeko lehenengo aukera eskaintzen du.

Lehiaketa horretan enpresa ideia original eta bideragarri baten proposamena eta garapena egiten da. Bertan garatu behar da zein negozio mota aukeratu, kokapena, egitura, langile kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko pausuak, finantziazioa, bideragarritasuna, etab. XXVII. edizio honen laguntzaile izan dira Giant, Adegi, Donostia Sustapena, Ser irrati katea, Noticias de Gipuzkoa, Sade zinemak, Lacunza, Bully jatetxea eta Deusto Business School.

Aurtengo edizioko proiektu irabazlea "Kriechen" izan da, Summa Aldapetako (Manianistak) Daniel Gomez, Ibon Goikoetxea, Juan Cobo eta Guillermo Finedo ikasleek proposatua. Proiektu xumea baina berritzailea da, balio handiko objektuak lokalizatzeko gailu bat proposatzen du. Lokalizatzeko gailu hori telefono mugikorrarekin edo ordenagailuarekin konektatzen da, eta gailua daraman objektua lokalizatzeko aukera ematen du, motxila bat edo giltzak, esate baterako. Konexioa doaneko app baten bidez egingo da (kriechenapp), askotariko gailuetan jaitsi ahal izango dena.

Ekitaldian Adegiko, Donostia Sustapeneko eta Ekomodoko ordezkariek hitz egin zuten. Edizio honetako finalistek ere izan zuten aukera jendaurrean eta ekitaldira etorritakoen artean euren enpresa proiektuak aurkezteko. Besteak beste, hauek zeuden entzuleen artean: Juan Mancisidor (ADEGIko Enpresa eta Kanpo Harremanetako zuzendaria), Kristina Zabala (Deusto Business Schooleko dekanordea), David Zabala (Ekomodo), Euken Sese (Donostia Sustapeneko gerentea), Ernesto Gasco (Donostiako udaleko lehen alkateordea eta Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzi ordezkaria) eta enpresetako ordezkariak.

Gianti esker, ekitaldira bertaratuen artean bizikleta baten zozketa egin ahal izan da, Talon 3 M Black/Green modelokoa, 549 euroko balioarekin.

ESME Junior Enpresako arduradunek aurkeztutako proiektuen maila handia nabarmendu dute, baita ikasleek, azken hilabeteetan zehar, egin duten ahalegin eta ilusio guztia ere. Lehiaketan parte hartu duten ikastetxeetako orientatzaileei, babesleei eta Fakultateko irakasleei eskerrak eman dizkiete, azken horiek aukera eman baitiete ESME enpresako ikasle enpresaburuei eskolak eta lehiaketa bateratzea.

10 finalistek 2.000 euro inguruko sariak banatuko dituzte. Gainera, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak finalista "ekintzaile" horiei beka bat emango die, etorkizunean Fakultate horretan ikastea erabakitzen badute.

ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko ikasleek kudeatu eta zuzentzen dutena. Duela 30 urte sortu zenetik, aholkularitza eta kontsultoretza lana betetzen du Espainiako enpresa zientzietako fakultaterik ospetsuenean jasotako gaitasun eta ezagutzen bermearekin. Junior Enpresa sortzeko ideia Fakultateko irakasle baten proposamenetik sortu zen. Javier Minerrek entzuna zuen Frantzian Junior mugimendu baten berri eta Espainiara zabaltzen ari zela. 1988an eratutakoan, ESMEk bere aholkularitza jarduerari ekin zion. Zeregin horren barruan, ESME prestatuta dago ikasleek Fakultatean ikasten dituzten gai desberdinen inguruan lanak egiteko. Gainera, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasleak sartzean, ESMEk eskaini ditzakeen zerbitzu berriei ateak zabaldu zaizkie.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902