Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Turismoaren arloko politika eta plangintzen inguruan gogoeta

Iraunkortasuna, natur baliabideen erabilera, berrikuntza dinamikak, espezializazio eskemak, eta errentagarritasun turistikoaren eta eskualdeko garapen iraunkorraren arteko harremanak aztertu dira, besteak beste.

2018(e)ko maiatzaren 8a, asteartea - 11:32etan eguneratua

Argazkian, Konstantinos Andriotis.

Argazkian, Konstantinos Andriotis. (n.g.)

Galería Noticia

Argazkian, Konstantinos Andriotis.

"Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrera bideak" jardunaldia Ezkerraberri Fundazioak, Coppieters Foundationek eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute.

DONOSTIA. Joan den maiatzaren 3an "Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrera bideak" jardunaldia izan zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Ezkerraberri Fundazioak, Coppieters Foundationek eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta. Jardunaldiaren helburu nagusia turismo politika eta plangintzari buruzko gogoeta irekitzea izan zen eta azterketa kritiko bat egitea turismoa garatzeko ereduei buruz, nazioko eta nazioarteko adituen laguntzaz.

Munduko turismoa estuki lotuta dago garapenarekin;horren erakusle argi dira hazkunde zenbakiak eta lurralde hedapena, gero eta turismo helmuga gehiago baitaude. Turismoa Europar Batasuneko hirugarren jarduera sozio-ekonomiko handiena eta, horrenbestez, barne produktu gordinari eta enpleguari ekarpen garrantzitsuak egiten dizkio. Azken urteetako azterketek, ordea, hainbat arazo jarri dituzte agerian, horien artean, iraunkortasuna, natur baliabideen erabilera, berrikuntza dinamikak, espezializazio eskemak, eta errentagarritasun turistikoaren eta eskualdeko garapen iraunkorraren arteko harremanak. Kaltetutako ingurumenak edota higatutako kultur komunitateak Europako erregioen etorkizuneko turismoa honda dezakete, baita haren lehiakortasuna ere. Turismoa, neurri batean, begien bistan ditugun arazoen sortzaile izan bada ere, badu gaitasuna konponbidearen parte ere izateko.

Turismoaren alorreko agenteek -turistek, turismo negozioek eta baita turismoa sustatzen duten erakunde publikoek ere- bermatu behar dute turismo jarduerak kalterik ez egitea herritarrei, ingurumenari eta klimari.

Jardunaldian honakoek hartu zuten parte:

-Konstantinos Andriotis doktorea, Middlesexeko Unibertsitateko Negozio Eskolako Turismo katedraduna.

-Rebecca Finkel doktorea, Geografian doktorea eta Eskoziako Margarita Erregina Unibertsitateko Ekitaldien antolaketako irakaslea.

-MajellaSweeney doktorea, Eskoziako Margarita Erregina Unibertsitateko Nazioarteko harrerako eta turismoaren kudeaketako irakaslea.

-Julie Wilson doktorea, Ekonomia eta Enpresako Ikasketetako irakasle elkartua eta NOUTUR ikertaldeko kidea (Turismo eta Aisialdiko Ikuspegi Berriak), Universitat Oberta de Catalunya.
-Pedro Bravo jauna, kazetaria, idazlea eta Soulandiako kidea.

-Marina Abad doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.

-Igor Calzada doktorea, Hirien Eraldaketa eta Etorkizunaren arloko irakasle eta ikertzailea Oxfordeko Unibertsitatean.

-Aurkene Alzua doktorea, Nazioarteko turismoan doktorea Purdue Unibertsitatean (AEB) eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

etiquetas: turismo, deusto, gogoeta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902