Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Turismoa eta euskararen arteko harremana aztertuko dute “Ika Mizka” saio berrian

Bihar izango da, apirilak 13, DeustokoUnibertsitatearen Donostiako campusean, Turismoko ikasleekin, 10:00etatikaurrera

Hainbat alorretakopertsona ezagunek gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak

2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 12:56etan eguneratua

Ika-Mizka saioa iazko edizioan Deusto Donostiako campusean​.

Ika-Mizka saioa iazko edizioan Deusto Donostiako campusean​. (n.g.)

Galería Noticia

Ika-Mizka saioa iazko edizioan Deusto Donostiako campusean​.

Gaztezulok, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute "IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara?" egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko. 10:00etan hasiko dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 12:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute ikasleek eta hainbat pertsona ezagunek.

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKAk;euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan ‘aktibatu' nahi ditu egitasmoak, eta horretarako, Euskaraldiaren helburuekin bat egin du.

Solasaldiak eta zizka-mizkak uztartuz, euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotan erabili daitekeela eta sormen eta komunikazio tresna baliagarria dela ohartarazteko helburua du IKA MIZKAk. Horretarako, lagungarria izango da nork bere esperientzia kontatzea eta bere ikuspuntua jendearekin elkarbanatzea, euskaldunok geure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahai gainean jarriz: pozak, oztopoak, eman diren pausoak, jarrera positibo edo negatiboak, bilakaerak, anekdotak....

Ikasleekin batera, bertan izango dira: Josean Bengoetxea (aktorea), Xabat Izagirre (bidaiaria eta Turismoan graduatua), Eneritz Furyak (musikaria), Mikel Antero (komikigilea eta ilustratzailea), Haritz Rodriguez (TokitanTV bidai blogaren sortzailea), Asier Beramendi Aranzadi (musikaria eta sortzailea), Ane Urrutikoetxea (kazetaria), Andoni Agirregomezkorta (aktorea), David Aguirrezabalaga- MR EUSKALDUN (ilustratzailea) eta Gaizka Izagirre (kazetaria).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902