Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Alex Rayonen eskutik

Masterclass: Iraungo al dute komertzialen taldeek eraldaketa digitalaren aroan?

Eraldaketa digitalak sail komertzialean eguneroko jardunean izan duten eragina azalduko du. Hitzaldia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da otsailaren 13an, eta Bilbokoan, otsailaren 14an.

2018(e)ko otsailaren 12a, astelehena - 13:44etan eguneratua

votos |¡comenta!
Alex Rayón.

Alex Rayón.

Galería Noticia

  • Alex Rayón.

Datorren otsailaren 13ean, Alex Rayonek, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanorde eta Deusto Datako zuzendariak, masterclass bat eskainiko du, Iraungo al dute komertzialen taldeek eraldaketa digitalaren aroan? galdera ardatz hartuta. Hala, eraldaketa digitalak sail komertzialean eguneroko lanean izan duen eragina azalduko du. Hitzaldia Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da otsailaren 13an, eta Bilbokoan, otsailaren 14an. Masterclass horren barruan, Deusto Business Schoolen PDC-Merkataritza Zuzendaritzan aditua, Marketin, Salmentak eta Digitala Programaren 2018ko edizioa aurkeztuko da, labur-labur.

Bezeroen erosketa prozesuak gero eta luzeagoak eta konplexuagoak dira. Aro digital honetan, edonork bila dezake informazioa gure markaren izen onaren inguruan edo gure produktuen eta zerbitzuen ordezkoen inguruan. Horregatik, garrantzi handikoa da eraldaketa digitalaren oinarrizko printzipioak eta horretarako egin behar diren urratsak ezagutzea eta ulertzea. Digitalizazioak produktuen inguruko informazioa bilatzeko erraztasunak ematen ditu eta horrek kanalak zatikatzea ekartzen du. Gainera, market placeak azaltzeak, Amazon esate baterako, enpresak behartu ditu bestelako merkataritza estrategiak definitzera. Testuinguru horretan, Alex Rayon ahaleginduko da argitzen ea talde komertzialek iraungo ote duten eraldaketa digital honetan.

Eguna: 2018ko otsailaren 13a, asteartea
Ordua: 19:00etan
Tokia: 11gela, Aranzadi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa

Alex Rayón Jérez Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea eta Deusto Datako zuzendaria da. Ekonomiako eta eraldaketa digitaleko arloko irakaslea da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakutlatean eta Deusto Business Schoolen. Nagusiki ekonomia digitalari lotutako gaietan espezializatuta dago eta, horren barruan, paradigma ezagun askotan: Big Data, 4.0 Industria, Gauzen Internet, Smart Cities, Gamification, Mobile Apps, Semantic web, Linked Open Data, etab. Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea da eta tesia Big Data eta Business Intelligence arloan egin zuen.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902