Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

Lehen Hezkuntzako gradudunen lehenengo promozioaren izendatze ekitaldia

Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko 46 gradudun berrik jasoko dute izendapena.

2018(e)ko otsailaren 19a, astelehena - 12:35etan eguneratua

Lehen Hezkuntzako gradudunen lehenengo promozioaren izendatze ekitaldia.

Lehen Hezkuntzako gradudunen lehenengo promozioaren izendatze ekitaldia. (N.G.)

Galería Noticia

Lehen Hezkuntzako gradudunen lehenengo promozioaren izendatze ekitaldia.

Larunbatean, otsailak 17, Lehen Hezkuntzako (Entzumena eta Hizkuntza eta Gorputz Hezuntzako aipamenak) 46 gradudun berriren izendatze ekitaldia izan zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Gradudunek Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean egin dituzte ikasketak. Ekitaldi ospetsua eguerdiko hamabietan hasi zen, Josean Rodriguez Ranz campuseko errektoreordea buru zela, senitartekoen eta irakasleen klaustroaren aurrean. Guztiek elkarrekin abestu zuten "Agur jaunak", Araoz Gaztetxo abesbatzaren laguntzaz. Ane Yllera ikasleak, gradudun berria ere, agindua irakurri zuen:"Nik, Ane Yllera Reteguik, neronen eta ikaskide izan ditudanen izenean, adierazten dut: nire etxeko, lanbideko eta gizarteko jardunean gizakiaren eta justiziaren bakarkako eta baterako aurrerapenean ahaleginduko naizela, kristau bidea eta kultura gogoan izango ditudala, hezi nauen Unibertsitatea eragile eta gidari izango dudala eta beti bere alde izango naizela" Jon Casado s.j. Donostiako campuseko Pastoraleko Zerbitzuko arduradunak gradudun, berriei bedeinkapena eman zien, hitz xume eta hunkigarriekin.
 
Ekitaldian dantza eta musikak ere izan zuen tarte bat, gradudunen ikaskideek -aurten 3. eta 4. mailan daudenek- parte hartu baitzuten, guztira hiru dantzari eta zeharkako txirulako musikaria. Ekitaldiaren amaieran, bertaratuek "Gaudeamus Igitur" kantatu zuten, berriro ere Araoz Gaztetxo abesbatzak lagunduta. Gradudun berrientzat ospakizun garrantzitsua da, baita haien familientzat ere, ahalegin handiz, bide osoan ondoan izan baitituzte. Unibertsitatearentzat ere egun handia da, pozik ikusten baitu bere xedea bete duela: fedearen zerbitzua, zientziaren eta kulturaren bidez.
 
Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du irakaskuntzan eta ikerkuntzan. Fakultatea osatzen duen giza taldeak, jakintza zientifikoa eta profesional konpetenteak prestatzeko bokazioa edukitzeaz gainera, pertsonaren prestakuntza osoarekin konpromiso sendoa du. 2009ko irailaren 1ean, Congregatio de Institutione Catholica onartzearekin hasi zuen bere ibilbidea Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak, 1976tik Psikologia eta Hezkuntza arloko irakaskuntzak eskaintzen zituen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen oinarri, historia eta esperientzia jasorik. Gaur egun, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak hainbat gradu eskaintzen ditu Psikologiaren, Hezkuntzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien esparrukoak. Horrez gain, master ofizial, graduondoko titulu propio, doktorego programa, eta espezializazio ikastaro eta etengabeko prestakuntzako eskaintza zabala du, Donostiako eta Bilboko campusetan. Ikertalde multzo bat ere badu, ezagutza aurreratua sortzeaz eta euren esparruetako jakintzaren transferentzia egiteaz gain, eskaintzen dituen tituluetako irakasle taldearen kalitatea eta eguneratzea bermatzen dituena.  

2013/2014 ikasturtean hasi ziren Lehen Hezkuntzako ikasketak Donostiako campusean eskaintzen. Gaur egun, graduak lau lanbide arlotan espezializatzeko aukera ematen du: Pedagogia Terapeutikoa edo Atzerriko hizkuntza: ingelesa, Bilboko campusean, eta Gorputz Hezkuntza eta Fisikoa eta Entzumena eta Hizkuntza, Donostiakoan. Ikasketak hiru hizkuntzatan egiten dira, irakasgaiak gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen baitira, baita, batzuk, ingelesez ere. Fakultateak Lehen Hezkuntza + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza ere eskaintzen du, bi campusetan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902